Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esan nahi baita, gizon zaildua zela, brikolaje guztietan ibilitakoa, zertaz ari den dakien horietakoa. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 8. orr.
Brikolaje zale horietako bat bestela, molde guztietako tresneriak liluratuko duena: soldagailuak, azkoinak, iltzeak eta iltze-ateratzekoak, zizelak, pintzak, kurrikak, artaziak eta altxaprimak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.
Erakustazokaren %76 profesionalentzat izango da, baina gainerakoan etxeko burdindegi eta brikolaje tresnak izango dira ikusgai. Berria - Ekonomia 2004-09-23
Brikolaje-mahaira hurbildu gara. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 55. orr.
Teok, orduan, guztiz bere senetik aterata, erdi eroturik, brikolaje kaxatik zerra elektrikoa hartu eta lepoa moztu zien bi-biei. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 25. orr.
Aski ezaguna da pertsona altuak ez direla onak gerrarako, ez eta, esate baterako, brikolaje-lanetarako ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 124. orr.
Molekulak, ugalketa eta eboluzioaren brikolajea ditugu hemen hizpide. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 16. orr.
Mundu bizia elementu kopuru finitu baten konbinazio modukoa da, eta mekano erraldoi baten itxura du, eboluzioak atergabe darabilen brikolajetik sortua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.
ADN zatien nahiz gene osoen bikoiztea da, itxura guztien arabera, brikolaje molekularraren bide nagusietariko bat. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.