Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Brigadetako kideek jakinarazi dutenez, «Espainiako Poliziaren furgoneta bat errepide erdian gurutzatu eta brigadistak zihoazen autotik gazteak atera, identifikatu eta polizia etxera eraman zituzten». Berria - Euskal Herria 2004-08-20
-Nire 127 zaharra saltzeraino heldu nintzen, Chiapasera joateko dirua eskuratzearren, eta hantxe eman nituen hilabete batzuk laguntza-lanetan gainerako brigadistekin, inolako interes pertsonalik gabe, ondo sentitzen nintzelako baino ez. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 100. orr.
Inork esplikatu zion Madril brigadistei esker salbatu zela. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 73. orr.
Espainiako gerran hildako brigadistei omenaldi bat egingo zietela hurrengo egunean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 224. orr.
Hamaika aldiz aipatuak genituen nire emaztearen aita brigadistak gerra hartan [...] bizi izandako pasadizoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.
Mirenek ez dauka zerikusirik beste giro bateko neska brigadista liberatu eta alaiekin, ez. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 101. orr.
Brigadista ibili ote zen gurean, orduantxe galdetu behar niokeena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 82. orr.
Lehenengo makarra makarronikoa izan zen, gero boxeolari txoroa, gero brigadista iraultzailea, azkenean burges konbentzitua. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 109. orr.
Ezberdin hori zuzenean ezagutu duten euskal brigadista internazionalisten eskutik. Berria - Euskal Herria 2006-02-03
Brigadistak zaharrak eta gazteak dira, arraza, erlijio, klase edo sexu joera desberdineko jendea. Berria - Mundua 2004-09-26