Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Roberto Videla, Roberto Viola eta Leopoldo Galtieri teniente generalak; Emilio Massera, Armando Lambruschini eta Jorge Anaya almiranteak; eta Orlando Agosti, Omar Graffigna eta Basilio Lami brigadier generalak. Berria - Kultura 2004-02-22
Orpoz orpo Etxague jeneral giria (donostiarra, jakina denez), eta Moriones, Quesada, La Serna, eta beste militar pila bat: jeneral, brigadier, komandante, kapitain eta abar luze bat, erregearen ondotik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 283. orr.
Agintea zuen brigadierrak, zaldi gainean jarririk, esan zigun guztiontzako gaztigu gisakoa izan behar zuela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.
Irurtzungo Haizpean arrestatu zuen Rafael Marotok Uritz brigadierra. Txillardegi «Putzu», 1999 - 174. orr.
Hiru epaile izan nitian, brigadier bat eta kapitain bi; hantxe zeudean niri goitik behera begira, mespretxuz, zabor zikinen bat izango banintz bezala. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 183. orr.
Armadako Miguel Krasnoff eta Marcelo Moren brigadier ohiak, Rolf Wenderoth koronel ohia, Basclay Zapara ofizialordea eta Osvaldo Romo dira auzipetuak. Berria - Mundua 2004-12-22
Aita zuen aduanako brigadier lehenik Anhauzen, Saran eta Oletan gero Azkainen grefier kargua bete zuen, ama berriz zinez Saratarra, Ayez familiako alaba. Herria 2002-10-24
Brigadierrak pixka bat gehiago mintzatzen ziren, adierazpen bat edo bertze emaiteko, baina erabakia ez zuten berek hartzen ahal, goragoko xefari galdegin behar zioten, edo kartierreko nausiari, zuzendariordeari... Zuzendariordea batzuetan ene zeldara etortzen zen bizardun bat zen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 68. orr.