Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
breaztatu, breazta, breaztatzen 1 du ad breaz igurtzi edo estali.
Gaizki breaztatutako bidean barrena egin du bi karrika mehar eta hutsetara atera den arte. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 91. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Txoferraren ondoko atea irekitzera zihoala begiztatu du gizonaren figura, auzuneko bide breaztatu meharrean barrena, ehunen bat metrora. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 102. orr.
Bidea hutsik dagoela frogatu ondoren langile gazteak bide breaztatua gurutzatu du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 39. orr.
Dagoen tokitik ez du ez etxerik ez zati breaztaturik ikusten, eta errepidetik aparte xamar daudela egiaztatzeak lasaitu egin du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 45. orr.