Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garaia eta arranditsua zen [Dorre Zuria], oinaldetik pinakuluraino berrogeita hamar bat braza zituen, eta goian Seneskalen bandera astintzen zuen haizeak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.
Murgil egin genuen, ehun braza atzerago genituen boietaraino lenta eginez urruntzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 10. orr.
Gure buruetarik laurogei brazatan goiti eta zu euskal lore galiziarra sortu zinen portutik bostehun miliatara. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 176. orr.
Nik egiten ahal nuen horrenbeste, ongi ikasia nintzen zenbat brazatan dabilen arrain mota bakoitza. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 58. orr.
Lasai, abaorreko argitik ehun brazatara zagok, parean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.