Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
braustakoan adlag brastakoan.
Atea braustakoan ireki zen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 18. orr.
Eta horretan zegoen Matias Ana gelara sartu zitzaionean, braustakoan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 193. orr.
Braustakoan erantzun behar izango dio gai-jartzailearen galdera edo iradokizunari. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 111. orr.
Atea braustakoan zabaldu zuen; ongi ezagutzen genuen poltsa bat eta koloretako estalkia zuen pakete bat zekartzan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.
Goiok besarkatu egin ninduen eta braustakoan, lagunen zirkulua zabaldu zelarik, asun eta eskonbroen gainera erori nintzen atzeranzka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 270. orr.