Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Brastako mugimenduak ziztada mingarri bat eragin zidan saihetseko zaurian. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.
Brastako batez laxatu zen nire besarkadatik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.
-Josefinak ez zian nahi -Ximurrak, mintzoa eten gabe, hirugarren martxa sartu zuen brastako batez-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.
Ikuskapenerako Informazio eta Plangintza Ataleko zuzendariak brastako batez ireki du bere izena erakusten duen atea. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 54. orr.
Hermannek besokoa kendu zion brastako batez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 76. orr.
Brastakoan, nire andreari garrasia atera zitzaion. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 177. orr.
Brastakoan ulertu nuen: iniziatiba hartu behar nuen eta adorerako irudimena erakutsi, hori zen froga. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 82. orr.
Brastakoan erantzun zion, ia manera onen neurria galtzerainoko tenorean: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 155. orr.
Ryderrek brastakoan geldiarazi du trailerra etxeko sarbidean, eta aldi berean jaitsi gara, sutea amatatzera doazen hegazkinetariko bat gainetik igaro zaigun unean bertan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 96. orr.
Besteek brastakoan jaso zituzten begiak kikara zurietatik. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 122. orr.
Beren loaren amaraun lekedatsuagotik brastakoan irteteko pattar kopa bana edo bina hartzen duten langileak sartzen ikusten ditudanean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.
Delako oinezko hori alaitsu irten da kalera, osteratxo bat egiteko asmoz eta lasai asko gauzei begiratzea beste ardurarik ez duela, eta brastakoan gelditzen da halako batean, zerbait ahatzu zaiolakoan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.
Ordu arte norabiderik gabeko zeru bat bezain garbi zegoen ura lausotu eta zikindu egin da brastakoan, hedabideen erretolika berritsuek oro puzzle bateko sinbolo bihurtzeko duten erraztasun arin beraz. Berria - Kultura 2006-02-12
Bat-bateko mozkorrarena bezalako odol-zorabioa igo zi-tzaion zainetan gora, trumilka eta brastakoan, eta burmuinetan banatu zitzaion. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.
Eta, halatan ere, saria ez da brastakoan irabazten, etekinak ez dira-eta dirua bezala pilatzen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.
Bere ardurapeko orrialde bat brastakoan betea zuelako, beharbada. «Kuskue tanden», 2004 - 199. orr.
Musika artean amaitzeke, Adak brastakoan utzi zion dantzari, eta nigana itzuli zen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 55. orr.
-Erabaki al duzue institutuan jarraituko dudan ala kontserbatorioan matrikulatuko naizen? -galdetzen diet brastakoan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 58. orr.
Bostekoa eman zion brastakoan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 33. orr.
Ez nintzen neskatxak uste bide zuen bezain zaharra, eta espero zukeen bezain bristi-brastako atarramenturik ere ez nirekin hark; pixkana-pixkana, haren pilotakadei nola erantzun asmatuz bainindoan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.
brastako batez (6); da brastakoan (3); eta brastakoan (5)