Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

braille (orobat braile; Euskaltzaindiaren Hiztegian braille agertzen da) iz itsuentzako idazkera sistema, erliebean markaturiko puntuez baliatzen dena.

Alfredo Beirede ONCE elkarteko tifloteknologia eta braille irakasleak azpimarratu duenez, "diru laguntza horiek lagungarri izango dira enpresaburu askok orain arte izan duten jarrera aldatzeko".  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Itsutasunaren ondorioz, brailea ikasi eta musika estudiatu zuen gero.  Berria - Kultura   2006-03-07

Edozein hatz mamik igarri ahal izango zituen gero, braille balira bezala, orri hartan grabaturiko letrak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 175. orr.

Badakigu, esate baterako, braillez irakurtzean hatz bat etengabe erabiltzeak hipertrofia izugarria dakarrela garun-azalean hatzak duen aztarnan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

-Nik hiri dirua eman? Bai, potroetatik! Ezta braillez eskatuta ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 93. orr.

- Ez, braille sistema dago gormutu itsuentzat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 168. orr.

Bere galtza estuen atzeko poltsikoan eskua sarturik ibiltzea gustatzen zitzaidan, mami urrien azpitik braille sekretu eta epel baten bidez bere hezurduraren mugikera nahasia irakurriz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus