Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
banan-banan askatu ditu bragetako botoiak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 23. orr.
Bragetako kremailera askatzen hasi nintzen unean, poltsikoan neraman telefonoak jo zuen. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 18. orr.
Eskuak bragetara eraman, botoiak askatu eta dagoeneko bere onenean zegoen zakila atera zuen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 35. orr.
Onena zen bera ere zirrika zebilela nire bragetan, eta kremailera jaisten ari zitzaidala kontu handiz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.
Ez zuen planta ederra ekarri: aurpegian almuadaren markak, zapatilak solte eta brageta zabalik. Berria - Kultura 2004-10-19
Buelta hartu nuen, eta zakila bragetatik aterata zuela jabetu nintzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 25. orr.
Brageta-usnatzaile galanta eginda hago! Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 55. orr.
Eta hau dena brageta kolpe bati esker. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.