Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harridura bozkariotsua da Leibnizen irakurketak eragiten duena, txoro alai jainkozko batekin mintzatzeak bezala. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 76. orr.
Emakumearen aurpegi izerditsuari herabetasun bozkariotsua zerion, mazela latzen gogortasunaren leungarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.
Kastu bozkariotsua ez da ezinezkoa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.
Azken lerroek haren haurdunaldiaren amaiera bozkariotsuaren berri ematen zuten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.
Automobilak aurrera jarraitu zuen alaiki, bere gazteri karga bozkariotsuarekin. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 63. orr.
-Berria bezain ongi -esan diot, hark bezain bozkariotsu erantzuteko ahaleginean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 182. orr.
Hemen freskaldi bat hartzen du eta pozez edaten jainkozko edaria, Jainkoaz ase eta bete arte, hain bozkariotsu, non zorion-gainezkaldian bere burua erabat ahanzten baitu. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.