Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maiteko dut neure bizitza, eta erranen dut bihotza bozkarioz beterik: sentitzen ari naizen sosegu hau, neure adiskideari zor diot. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 291. orr.
Alabaina, bere bozkarioa ezkutatu nahi izan zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.
-Amore eman dik -Ximurrak, bozkarioa ezin gordez-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.
Dolua kantu bihurtu zien eta negarra bozkario. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.
Atsekabea atsegin eta negarra bozkario bihurtuz. Elizen arteko biblia Est 9,22
Amari bozkarioak bihotzetik gainezka egin zion. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 58. orr.
Batera hartu gintuzten bozkarioak eta malurak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.
Esan ezin ahalako bozkarioak hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.
Jainkoak ez du pasiorik, eta ez du afekzio bihirik pairatzen, ez bozkariorik ez tristurarik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 557. orr.
Arimako lau pasio mota nagusi badirela: gale joerako bi, erran nahi da, bozkarioa eta tristura, eta jauzkor joerako beste bi, erran nahi da, itxaropena eta beldurra. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.
Ondoren, besarkatu zituen biak eta joaten utzi zien bozkarioz beterik. Elizen arteko biblia Tb 10,13
Adiskidea bozkarioz, adorez eta zorionez beterik agertu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 58. orr.
Jauna goretsi zuen, bihotza bozkarioz eta maitasunez gainezka. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.
Han irten zen arrapaladan, gureganantz jauzika, bozkarioz garrasika, eta buztanarekin gure zangoei kolpeka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.
Baiezkoa eman nion, bozkarioz bainoago etsipenez. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.
Penazko eta damuzko nigar haien ondotik bozkarioaren eguzkiak bere izpietarik batekin ferekatuko ninduela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 385. orr.
Bere bizitzaren aldi hartan, amodioa zuen oinarri, amodioa helburu, eta hegal aingeruzkoekin hara-honaka zebilen bozkarioaren zeruan barrena. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.
Lana bozkarioan, bozkarioa lanean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.
Bozkario argitsu bat hazten eta handitzen ari zitzaion, unetik unera, bere baitan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 98. orr.
Ezin bozkario eztiagorik inola ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 455. orr.
Bozkario handian zen Ruche jauna, filosofiaz blai-blai eginik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.
Jende guztia Salomonen ondoren igo zen bozkario handiz eta txirulak joz. Elizen arteko biblia 1 Erg 1,40
Bihotz osoz opa dizut izan litekeen bozkariorik handiena. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 156. orr.
Bozkario itzelerako arrazoia. Berria - Kultura 2004-03-10
Bozkario betean ari ziren. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 102. orr.
Beste batzuek, berriz, bozkario berezia aurkitzen zuten atsotitz, ateraldi eta txantxetan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 145. orr.
Zertan finkatzen zen bizitzeko bozkario berreskuratua? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.
Zu ikusteko bozkario hutsari ederretsirik, nire begiak bila dituzu nire gogoaz haraindi, zure behakoen hurbiltasunaz ikaraz dardaraturik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 124. orr.
Bonabentura eta betiko bozkarioa zirela konfesione on baten ondore eta sari ezin hobeak. batzuetan, kanpoko bozkarioa barrenaldeko tristura da... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 378. orr.
Gülbahar ikustean, begitartean alaitasun paregabea piztu zitzaion, ezin ezkutatuzko bozkarioa, neskari oharkabean pasatu ez zitzaiona. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 47. orr.
Esan ezin ahalako bozkarioak hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.
Ezkilak atertu ezineko bozkarioan zirela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 137. orr.
Eskuari eragiten zion edozein bozkario-oihu entzuten zuelarik ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.
Opor-usain halako bat sumatzen zuen, azkeneko eskola-egunean gailendu ohi den bozkario-giro damu-arrastorik gabekoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.
Belodromoa betetzea lortu ondoreneko bozkario-ajea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 169. orr.
Bozkario eguna izan zen hura Mauleko erreformatuendako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.
Zerbait atsekabe sentitzen nuela, sosegu itxura, are bozkario itxura ere, irudikatzeari ekiten nion. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 251. orr.
Berak bozkario itxurak egin zituen, baina albisteak, utzi, asaldaturik utzi zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 157. orr.
Bizi-bozkarioaren sentsazio gero eta biziagoaren prezioa ordaintzeko modu oso nirea zatekeen agian hura guztia. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.
Ez nintzen aita-bozkarioaz dantzan hasi, egia da, egoera politikoa serioegia izaki horretarako ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.
Bizitzaren alderdi guztiak maite ditut, gau-egunak, bozkario-nahigabeak, hasiera-akaberak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 345. orr.
Bozkariotan nintzen egin izanaz, nola zure bertuteari, hala zure xarmari, eskaintza garbi bat zuk nehoiz ezagutuko ez zenuena. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 91. orr.
Neskatxa hori bozkariotan zen, hala erran zidan, hain ontsa mintzatu izanaz; eta aurrerantzean, ni arduratuko naiz haren gutunez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 382. orr.
Bozkariotan dira Alice eta Gérard Haristoy, zeren hirugarren haurra sortu baitzaiote! Herria 2005-09-15
Horrela, Tristuraren kausa Jainkoa dela badakigun ber, bozkariotan gara. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 559. orr.
Beraz, bozkariotan atera zuen bere herria, poz-oihuka bere aukeratuak. Elizen arteko biblia Sal 105,43
Prestakizun horien ondoren, joan zen, mezutu zituen hiru kide elkar hartuak, eta laurak bozkariotan joan ziren beren kaltedunak igurikatzera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 242. orr.
Panel batean erakusten zituen soldadoak kasernara joaiten bozkariotan, eta beste panelean judu sudur makur bat, fraide tripahandi bat eta apez jantzi zaharkitu bat herrestan zihoazenak kanpalekura. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.
Leku alokatze honek bozkariotan sartu gintuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 46. orr.
Beren ariman erroturiko ohiturak eta sineskerak koplatuz herria bozkariotan ipinten zuen trobadorea zen bardoa, (demagun gaurko bertsolaria). Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.
Arrosoriotan hasi ziren gero, hamarrekoak eta hamarrekoak segidan, bozkariozko misterioak, dolorezkoak eta loriazkoak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.
Tinko eta alai irauten zuen, beretzat eta Jainkoarentzat bozkariozko kantak bihotzean kantatuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.
Hango herritarrak bozkariozko irri eta nigarretan, besta giro batean jarri dira. Herria 2003-04-17
Bozkariozko eguna, hura, erresumaren puska bat bere jabearen eskuetara itzulirik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 54. orr.
Bozkariozko une hartan, urrun nintzen zain genuen asturugaitza aldez aurretik ikustetik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.
Bozkariozko ikara bat sentitu nuen, etxe hura eskaini izan balidate, eman izan balidate bezala! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 232. orr.
Hasierako notak alaiak ziren, bozkariozkoak, jolasgarriak; bukaerakoak, ordea, negar lantuak, hitsak, malenkoniatsuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 63. orr.
Musu bozkariozkoez bezain errespetuzkoez estali zion esku hotza, eta gero ahur gainean jarri zion bere buru astun epela. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.
Caveamus, igitur, iuvenes dum sumus, kantatzen zuen nik pianoa jotzen nuen kafe-teatroko kantariak, jatorrizko gaudeamus bozkariozkoaren tokian caveamus zuhurtziazkoa esanez. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.
bake eta bozkario (3); bozkario betean (3); bozkario eta (11); bozkario handitan (4); bozkario handiz (3); bozkario hori (5); bozkario iturri (3); den bozkario (3); eta bozkario (22); halako bozkario (3); negarra bozkario (3); zen bozkario (3)
bere bozkarioa (6); bozkarioa eta (9); bozkarioa ezin (3); ene bozkarioa (6); eta bozkarioa (13); gure bozkarioa (4); haren bozkarioa (3); hura bozkarioa (3); zen bozkarioa (3); zer bozkarioa (3); zuen bozkarioa (4)
bozkarioak egiten (3); bozkarioak eta (3); eta bozkarioak (4)
bozkarioaren artean (3); bozkarioaren bozkarioz (4); bozkarioaren eta (3); ene bozkarioaren (3); eta bozkarioaren (5)
bozkariorik ez (4); bozkariorik ez tristurarik (3); bozkariorik gabe (3); ez bozkariorik (4); ez bozkariorik ez (3)
bihotza bozkarioz (7); bihotza bozkarioz beterik (3); bozkarioaren bozkarioz (4); bozkarioz bete (3); bozkarioz betea (3); bozkarioz beterik (19); bozkarioz eta (11); bozkarioz gainezka (7); bozkarioz hartu (3); ere bozkarioz (3); eta bozkarioz (13); zien bozkarioz (3)
bihotza bozkarioz (7); bihotza bozkarioz beterik (3); bozkarioaren bozkarioz (4); bozkarioz bete (3); bozkarioz betea (3); bozkarioz beterik (19); bozkarioz eta (11); bozkarioz gainezka (7); bozkarioz hartu (3); ere bozkarioz (3); eta bozkarioz (13); zien bozkarioz (3)