Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bozgune (ETCn 95 agerraldi; orobat boz gune) iz ipar botoa emateko gunea.
Bozgune hortako deputatu izan zen luzaz eta luzaz Chaban-Delmas zena. Herria 2004-11-11
Oraiko bozka-legearen itzal handiena, Frantzia guzia bozgune bakar ekarria dela, hautagai zerrenda luze batzuen artean hautatu behar, hautagai horietarik gehienak orobat ez batere ezagutuak beren eskualdetik kanpo. Herria 2003-01-14
Gaurko egunean, erran ditake kantonamenduak ez direla gehiago bozgune batzu baizik, eta bakarrik kontseilu jeneraleko bozentzat. Herria 2003-11-20
Frantzia hego-mendealeko bozgunean, Frantziako beste zazpietan bezala, hamar bat zerrenda segurik izanen da. Herria 2004-05-13
Gure bozgunean, Frantzia hego-mendealekoan, 10 alki dira hartzeko. Herria 2004-06-10