Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bozgorailu (ETCn 2.449 agerraldi; orobat bozgoragailu ETCn 93 agerraldi) 1 iz seinale elektrikoen energia, soinu uhin bihurtzen dituen tresna; hotsak ozenago entzuteko erabiltzen den tresna.

11:00etan, jarraitzaile bat leloak oihukatzen hasi zen, bozgorailu baten laguntzaz.  Berria - Mundua   2004-11-13

Horregatik ipini behar omen dizkigute bozgorailuak, ahots apala dutenei bezala.  Berria - Kultura   2004-11-06

Bozgorailuak, Sonido ekipo berriak, mikroak eta abar.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 64. orr.

Al-Husainiren meskitaren eta Gurija kalearen arteko kale kantoi guztietan bozgorailuak ezarri zituzten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.

Bazen bozgorailu bat paretari tinko itsatsia, sabaitik hurbil.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Bozgorailuaren distortsioak haizearen ehuna tarratatu zuen, gure belarriak negarrez ipini.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 128. orr.

Bozgorailuak hots egin zigun berriro, kartzelako patioan geundela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.

Bozgorailuek, ingeles ulergaitzez eta soinu lodi eta erlastuen artean, oharrak botatzen zituzten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 12. orr.

Isilik geundela, bozgorailuek oka egin zuten: [...].  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 140. orr.

Txalo grabatuak ipini zituzten bozgorailuetan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 158. orr.

Gauza arrunta zait jadanik gauez bozgorailuaren deiek itzartzea: "Krematorium ausmachen!".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 230. orr.

Orduan, berriro, betiko bozgorailuaren erausia: Your attention please, your attention please.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.

Iskanbila galanta bazterretan, eta gainera bozgorailuen burrunba, nire izena etengabe errepikatzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 20. orr.

Amak ez zuen zirkinik ere egin nire izena, eta baita berea ere, bozgorailutik entzutean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 166. orr.

Bere izena bozgorailutik iragarri dute bitartean.  Berria - Kultura   2004-12-08

Bozgorailuak hots egin zigun berriro, kartzelako patioan geundela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.

Bozgorailutik ziharduten bakoitzean, ni erne, hori bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.

Hitlerren ahots bipilak adoretu egin gaitu Goetheplatzen jarri dituzten bozgorailuetatik: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 9. orr.

-Bozgorailuetatik nire hegaldia prest zegoela iragarri dutenean izutu egin naiz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 24. orr.

Ezagutzen dut bozgorailuen kalaka hori.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

2 (izenlagunekin)

Gaurko egoeraren aurrean, herriko plaza hutsetan bozgorailu indartsuetatik haien presentzia alferrik nabarmentzen saiatzen diren trikitilarien aldean urrezkoak dira Gelatxoren oroimenak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 53. orr.

Grabagailu bat eta bi bozgorailu astun baina indartsu garraiatzen zuten hiru zamariak erakutsiz han bildutakoei.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 14. orr.

Harik eta bozgorailu madarikatuak, hormetako goroldioa bera larrituz, bizitza arrasto hari amaiera ematen dion arte, etengabeko heriotza gogora ekarriz, etengabeko heriotza gure egunetara, gure istantetara ekarriz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 155. orr.

· Ateaz gaindi eskumatara kutxa marroia atzeman nuen halaber, bozgorailu moduko bat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 208. orr.

3 irud/hed

Miamiko bozgorailua.  Berria - Mundua   2004-05-16

Kooperatibak ezin dira gune itxiak izan, asmo handiko balioen bozgorailu baizik.  Berria - Ekonomia   2004-07-04

Kazetariok ere gogoetatu behar izanen dugu, ea disko marratu horren bozgorailu leial eta pasibo izaten jarraituz ez ote dugun inertzia elikatzen. Ekitaldiari amaiera emateko, Mariano Ferrer kazetariak hartu zuen hitza, bertaratutako guztiei «bozgorailu lana egiteko konpromisoa hartu izana» eskertzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Euskararen esparruaren txikitasunak bozgorailuak jartzen dizkio honi guztiari.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 250. orr.

IAk hauteskunde hauetan ikasleen eskubideen «bozgorailu» izan nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus