Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bozeramaileorde iz bozeramailearen ordekoa edo laguntzailea.
Elena Valenciano PSOEren bozeramaileordeak Europako Legebiltzarrean atzo jakinarazi zuenez, Diezek batzorde horretan PPren jarrera defendatzen zuen, eta ez PSOErena. Berria - Euskal Herria 2006-03-19
Ildo berean mintzatu zen Espainiako Kongresuan PPren bozeramaileorde Maria Salom ere. Berria - Euskal Herria 2006-01-06
Laukoteak aurrera egin dezan lagungarria izan daitekeela esan zuen diplomaziaren bozeramaileorde Denis Simonneauk Nazio Batuen Erakundeak, Europako Batasunak, Ameriketako Estatu Batuek eta Errusiak osatzen dute laukotea. Berria - Mundua 2006-02-11