Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

boxeo 1 iz aurkaria ukabilez jotzean datzan kirola, biren artean jokatzen dena.

Boxeoa utzi zuenean ez zeukan ezta pisu bat alokatzeko beste.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 26. orr.

Eta egon isilik, osterantzean boxeoaren zirkuituak moztuko ditiat, eta Bombita horren moduan ibiliko haiz, sudurra apurtuta, besteen morroi.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 29. orr.

Denbora errealean azaldutako istorioa da, boxeoaren eta galtzaileen inguruko filmen artean klasikoa.  Berria - Harian   2005-09-15

-Hire aitak futbolean nahi hinduen, edo eskupilotan, edo... ez zakiat, bestelako kirol batean, baina inondik inora ez boxeoan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 94. orr.

Mutiletan, beste askok bezala, boxeoan bere itzalarekin egiten omen zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 224. orr.

Jendeak uste du boxeoan aritzen garelako gero kalera atera eta mutur joka hasteko gogoz gaudela.  Berria - Kirola   2004-02-15

Boxeoan ez dira bakarrik gizonak ari, emazteak ere badira, hala nola Itziar Irureta, 30 urteko elgoibartarra.  Herria   2004-05-20

Anaia boxeoan ibilia zen, eta probatzeko hasi nintzen.  Berria - Kirola   2004-02-15

-Boxeoan jarraitzen duk? -nikian irakurri dio Gimnasio Neira.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 92. orr.

Romeok Mestalla zelaiko zaleak beldurtu zituen 34. minutuan, baina boxeoko borroka bat bailitzan, Villak berehala eman zuen erantzuna, 39.an.  Berria - Kirola   2006-01-15

Tango Sumo, bere aldetik, 23an boxeoko ring baten erdian jarriko da Caneta portuan.  Berria - Kultura   2004-05-13

Boxeorako bi zaku behar ditiagu, harez beteta dauden erraldoi horietakoak, boxeolariak aldageletan berotu daitezen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 157. orr.

Azken finean, tongoa boxeoaren partea ere bada.  Berria - Kultura   2004-08-19

2 (izenondoekin)

Hamazazpi hilabete boxeo profesionaletik at pasatu ostean, munduko pisu astunen txapeldun ohiak berriro jantzi zituen eskularruak iragan ostiralean.  Berria - Kirola   2004-08-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehen aldikotz, bere koroa galdu zuen boxeo errege batek zazpi urte berantago berriz eskuratu zuen! Leihora jo nuenean Ubanbe eta Opin ikusi nituen galtza motxetan eta benetako boxeo goanteekin jantzita.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 286. orr.

Boxeo eskularru bat topatu zuen behin zaborretan, jabearen eskua artean barruan zuena.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 75. orr.

Bizkarraren alde bietara boxeo-eskunarruak zeroatzan dingilizka eta aski patetikoa zeritzon aurpegian zirriborratutako segurtasun keinuari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 57. orr.

-Agirreren esku luzea ibili zuan baita ere hi boxeo zirkuituetatik botatzeko.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 62. orr.

Kanpoan oraindik boxeo konbaterako kartelak itsasten ari ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

Gauean boxeo konbateak izango dira hementxe bertan, miradorean, exhibiziokoak, eta domina bat jarriko zaio Uzkuduni.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.

Hiru bat aste barru izango da eguna, baina ez dakit seguru, dena Joseluk jokatu behar duen boxeo borrokaren dataren arabera baitago.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 117. orr.

Santa Ana eguneko ospakizunetan antolatzen zituzten aizkolari edo boxeo-borrokaldietan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 20. orr.

Horixe pentsatu izan du sarritan, bihotza sikatzen ari zaiola, boxeo borroketan galdutako odola birsortu ez balitzaio bezala, husten ari dela.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 9. orr.

-Izango al dugu gaurko boxeo saioan berori gurekin edukitzeko ohorea, erretore jauna?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 160. orr.

Boxeo entrenamenduetarako erabili ohi ziren bi zaku erraldoi, hareaz beteta dauden horietakoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.

Juan Perro zen Laranja Mekanikoak Pasaiako boxeo klubean zeukan konfiantzazko pertsona.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 166. orr.

Telebistako boxeo-emanaldietan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 108. orr.

Hierro egunkarian boxeo kronikak idazten zituen.  Berria - Kultura   2004-05-08

Boxeo garaietako kolpeak gogoratu ditu, eta haien ostean etorritako urteak, bestelako kolpeak ekarriko zituztenak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 9. orr.

Aspaldiko laguna du Anjel, gaztetako parrandetan Joxanekin ibilitakoa, baita hau boxeo munduan hasi zenetik borroka guztietara joandakoa ere.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 25. orr.

Eta Dudleyren boxeo-zaku gogokoena Harry zen, baina sarritan ezin izaten zuen harrapatu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

Egia erran, gutti dira Euskadiko Boxeo Federakuntzan kidetuak diren emazteak.  Herria   2004-05-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boxeo borroka (5); boxeo konbateak (3); boxeo munduan (5); eta boxeo (4); zen boxeo (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus