Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehen begiratuan boutadea ere ematen duen erantzun posible bat aurreratu nahi nuke, horma batean egindako graffiti baten modura: sentimenduak eta emozioak ez dira pragmatikoak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.
Idazleari bere boutadeak, astakeriak... barkatuko dizkiot, baina ez bere entusiasmo falta. Berria - Kultura 2004-11-18
Kosmogoniarik sendoena edo hausnarketarik serioena dirudiena noiznahi bilaka dakiguke boutade edo adarjotze susmo. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 13. orr.
Intuizio jenialez, pasadizo bitxiz eta boutadez josia izaten zen beti haren jardun itxuraz inprobisatua. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 50. orr.
Heriotza sarri aipatzen zuenez, gu gazteok txunditzeko boutadetzat jo genuen ateraldia, eta ez genion garrantzirik eman. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 46. orr.
Boutade bat baldin bada ere, nire ustez, irakurketa debekatuko balitz, agian, gaztetxoek gehiago irakurriko lukete. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 75. orr.