Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

botoi (ETCn 2.794 agerraldiorobat botoin ETCn 61 agerraldi) 1 iz atal txikia eta gehienetan biribila, jantzietan, apaingarri edo lotura gisa josten dena.

3 cm-ko diametroko botoi bat.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 45. orr.

Jakaren botoiak lotzeko lanean luzatzen nintzen bitartean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 302. orr.

Ez zitzaidan uniformean botoi bat bakarra ere geratzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.

Emakumea bera izan zen botoiak askatu eta blusa ireki zuena, presarik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 346. orr.

Emakume gazte bat sartu zen, lodenezko soingainekoko botoiak laxatuak, azpian atorra tiroles bat ikusten zitzaion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 75. orr.

Beste botoi bat jarri beharko hioke soingainekoari.  Berria - Kultura   2006-01-12

Errabinoak berokiko botoi bat galtzen zuenean, ez zegoen josiko zionik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.

Laneko arropak jantziko ditut, galtza beltzak eta atorra urdina, lanjantziaren soingainekoa, letoizko botoiekikoa, amak sidolaz garbitzen didana.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 22. orr.

Praketako botoiak askatu ostean aldabari laztan pare bat eman eta han hasten zen haren erreminta handitzen, tentetzen, harrotzen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 136. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Atezainaren botoi deigarrien aurretik arin igaro eta Broadwayra atera zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

Botoi urre-koloreko uniformeak jantzita eta intsigniak txanoetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 165. orr.

Ispilu pitzatu baten aurrean bere alkandora garbi-garbiaren aurrealdeko botoiak lotzen ari zen bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 159. orr.

Praken goiko botoiak askatuak zituen, sabel hanpatu hura estutzen baitzioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.

Portzelanazko botoi zuri arrunta zen, ongi oroitzen naiz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

Bibote luzea zuen, urre kolorezko botoiak ageri zituen jakan, eta intsigniak kapelan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 44. orr.

Diamantezko botoia zuen gizonaren alde egin zuten topa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

Botoiak nakarrezkoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mutilak emakumea ezabatu eta gizon sabel-handi bat marraztu zuen; neskatoa lasterka igaro zen marrazkiaren gainetik, eragin zion ileari, eta botoi ilara bat sortu zion sabelean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.

Botoi fabrika batera lan egitera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 119. orr.

· Bazkaltzera jaitsi ziren, eta han Ronen aldartea ez zen asko hobetu, Hermionek eskukada jaka-botoi erakutsi baitzion, berak Antzaldaketako eskolan ezin hobeto eginak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 83. orr.

4 irud/hed

Apirilak dakar maiatz aurreko lora-botoien margo eta xarma betea...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 49. orr.

Iparraldeko zelten lurralde hotzagoetan, aldiz, loreño xuri, begi-botoi haziak noiz eztanda egingo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.

5 txirrinetan eta, sakatzen den atal biribila.

Hatza atezain automatikora gidatu nuen bigarrenez, baita botoi gainean itsatsita utzi ere pixka batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.

Igogailuaren botoia sakatu eta zain geratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.

Interfonoko botoia sakatu, eta etxeko atea zabalik utzi zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 158. orr.

Maxek magnetofonoko botoia sakatu zuen; gelditu egin zen kasetea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Dussel irratiaren botoiak ukitzen ari zen denbora guztian eta horrek bere onetik ateratzen zituen, bai Peter bai gainerako guztiak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 199. orr.

"-2" ikusten badute igogailuko botoian idatzia, badakite, besterik gabe, bigarren sotoa esan nahi duela; autoa aparkatuta dagoen lekua, hain zuzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.

Ni naiz, orobat, nire metrailadoreak kontrolatzeko S botoia eta A botoia zapaltzen dituena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 40. orr.

Botoi bat zapa eta aldatzen kateak.  Herria   2005-08-04

Telealarmarekin botoia sakatu baino ez da egin behar, eta segituan SOS Deiak-ekoek erantzun egiten dizute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Mutila zukugailua konektatu eta XEHATU botoia sakatzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 16. orr.

Botoiari sakatzen zaionean irudiak azaltzen dira -oso gordinak kasu hartan, esan behar dut-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.

Ellenek kisketa jasotzeko botoia sakatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.

Botoiez beteriko urrezko erloju nabarmenari behatzen diola.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 117. orr.

Oraindik botoi-sakatze arruntaz haratago nire eskuek orratz bat hartu eta disko bat jartzeko errituala egiteko gogoa dutenean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 183. orr.

Telemetro elkartuan, objektiboari estekaturik dago doikuntza-botoia palanka edo espeka bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

6 (esku soinukoa)

Botoizko soinua ikasten hasi zen orduan anaia Lorentzorekin, eta 17rekin egin zuen lehen agerraldi publikoa.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 29. orr.

Garai hartan Bereziartua herriko organojolearekin ikasten zuen, eta teklen basoan botoien sasiartean baino hobeto ibiltzen zela ikusi zuen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.

Eskumako erpurua soinu hegalaren azpira ezkutetan zala, beste laurak ez eitekean pentsau burdinazko gantxoak ez ziranik, botoietan gora eta behera hain bizkor mogitzen ikusi ezean.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 9. orr.

Elgetak soinuari bi botoi erantsita lortu zuen dantza lotuko pieza asko jo ahal izatea.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 55. orr.

7 botoi zulo (orobat botoizulo g.er.) botoia pasatzeko zuloa.

Nik botoi-zuloak egiten nitinan, eta botoiak josi ere bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.

Batzuetan, janzkera bitxia erabiltzen zuen: belusezko berokia, belaunetarainoko galtzak, krabelin berdea botoi-zuloan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

Botoi-zuloan komunisten intsignia baitzeramaten eta harro zeuden harengatik. ez diot inori esan alaba hil zaidanik, inork ez baitaki alaba hori inoiz izan denik, eta botoi-zuloan dolu-seinalerik ere ez daramat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 48. orr.

Lorian egoten nintzaion begira oihal-begiak eta botoi-zuloak prestatzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.

Botoi-zuloak ere urre-harizkoak dira, eta botoiak nakarrezkoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus