Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso sexy agertu ziren bi emakumeak, jantzi beltzak (Katy minigonarekin), sare itxurako mediak, botak eta botinak jantzita. Berria - Kultura 2004-11-19
Aitak eta biok geure futbol-saioa egin ondoren, etxera itzuli, eta ama kexu azaltzen zitzaigun noizbehinka, botinak eta botak noiznahi hausten nituelako. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 47. orr.
Koipe ugarirekin igurtzi ehizako oinetakoak, eta argizari oso gutxirekin botinak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 68. orr.
Botinak erantzi eta etxeko zapatilak jantzi nituen nagi-nagi. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 336. orr.
Berak mozten zuen ilea, berak garbitzen zuen arropa, botinetan arrakala zuriren bat zuenean tintaz margotzen zuen, eta galtzetako litsak ebakitzen zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.
Botinetan gomazko takoiak jartzea leporatzen zioten. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.
Frack bat zuen soinean eta botin txarolatuak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 95. orr.
Ez zekien alabari nondik oratu, hainbeste nazka ematen zioten botin lokaztuek, galtzerdi zikinek, gona urratuak, esku eta aurpegi belztuek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 316. orr.
Iruditu zitzaidan haren ezkerreko botin puntadun, hori, izugarri dotorea, eskuinekoa baino nabarmen luzeagoa zuela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 41. orr.
Militar botin takoidunak zeramatzan jantzita. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 62. orr.
Logrek, pozez zoratzen, gorbata arrosa liluragarriak eta bernizezko botinak janzten zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 367. orr.
Antxume-larruzko botin zolarik gabeak. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 63. orr.