Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bitaminen botilatxoaren tapoia. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 102. orr.
Txartel gorria zuen botilatxo baten aurrean eserita. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 372. orr.
Estilografika ireki eta botilatxotik kargatzeari ekin zion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 220. orr.
Botilatxoari zurruta jo eta: "Orain Shirley estudioetan dago baina, haren livinga ikus dezakezue". Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 232. orr.
Gel espermizidaz betetako botilatxo pare bat eman zizkidan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 79. orr.
Beste Orvieto Abbocato botilatxo-erdia eskatu nuen, eta berriro ekin genion huntaz eta hartaz mintzatzeari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.
Makina bateko botilatxo bat ur hartu eta irrikaz hustu zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 71. orr.
-Arratoi-tonikoa ahaztu zaizula gogorarazi dit horrek -esan zion Hermionek, botilatxo gorria Ronen eskuan ipiniz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.
Bost belarritako, brontzezko uztai batekoak, eta zeramika zenbait, esaterako bi botilatxo bisigotikoak. Berria - Harian 2006-03-22
Soldaduetako batek botilatxo erosi berria harturik, olioa usaindu du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.
Gertaerak elkar zanpatuz daude sartuta, antxoak kristalezko botilatxoan bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.
Gin botilatxo bat erosi. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 231. orr.
Morralaren poltsikoan pattar-botilatxoa darama. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 136. orr.
Kolonia botilatxo bat ere atera zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 228. orr.
Liburuak, makila magikoa, pergaminoa eta luma lurrean sakabanatu ziren eta tinta-botilatxoa plasta! erori zen guztien gainera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.