Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaztetxe guztien artean furgoneta bat alokatu dute, eta han eraman dituzte musika ekipoa, materiala, botikina eta abar. Berria - Harian 2006-05-07
Botikineko sendagai haiek guztiak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 159. orr.
Sartu ahal izan nintzenean, itsumustuan egin nuen, Florak botikinaren atetxoa zabaltzen zuen une berean, eta hain izan nuen zorte txarra, non begi ondoan jo ninduen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.
Harriduraz, botikinaren ispiluan bertan egiaztatu ahal izan nuen prozesuaren lastertasuna. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.
Botikinean pixka batean aztarrika ibili eta pastilla-kaxa bat atera du begirale errukitsuak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 32. orr.
Edurnek pomada bat atera zuen bere botikinetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.
Edurneren eskuak ohe ondoko mahaitxora bihurtu ziren, ene iratzargailuaren ondoan utzitako larruzko botikinean arakatu beharrez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.
Nire profilaxi botikina. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 384. orr.
Makurtu eta ohe azpian bere botikin partikularra xerkatu zuen: ohepetik sei botila Cutty Shark atera zituen, hasi gabe zeudenak, eta zazpigarren bat, azken hau erdiraino beteta. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.