Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leo Steinitz botikariak ere erretorearen agurra jaso zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 78. orr.
Botikariaren eskuz nahaskiak prestatu ondoren. Elizen arteko biblia Si 38,8
Botikariak mirakuilurik ez duela saltzen aditurik segitzen du: [...]. Herria 2005-04-21
Botikariarengana joaten zen izain eta ukendu bila. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 38. orr.
Bada gizontxo bat [...] hauts zuriko poltsatxo batzuk saltzen dituena, herriko botikariak guretzat propio gertaturiko lasaigarriak. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.
Sesmako botikaria esne-bitsean omen zagok, antidepresiboak saldu ahala saltzen! Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 93. orr.
Bazkidea duk La Esperanzan, sendagile, botikari eta hiletazko elkarte horietako batean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 255. orr.
Liburuan zehar etxeko jaun nobleak, botikariak, apaizak... aldiko pertsonaiak ikusiko ditugu. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.
Portugaleteko Udalean zein botikarien kolegioan edozenbat gestio egin zituen eta, lortu zuen Mentxuk botika zabaltzea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 42. orr.
Friburgoko Botikarien Kongresuaren akta eta txostenak irakurtzen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 27. orr.
Jendeak tabakoarekin erretzen zuen, harik eta hemeretzigarren mendean botikari aleman batek opiotik morfina atera zuen arte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 178. orr.
-Inoiz edo aipatu izan dizut Rafa, Bilboko botikari laguna -bestearen baiezko imintzioa itxaron zuen segitu aurretik-. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 75. orr.
Botikari ohia, lauetan hogoi eta sei urtetan itzali dena. Herria 2003-09-04
Botikari ikasketak eginak dituen arren, bere lanbidea politika izan dela esan daiteke. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
Familiako arkitektoa Madrildik etorria, eta hain hurre bizi zen alaba botikariak ezin aita lagundu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 148. orr.