Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
botikagile izond/iz botikak egiten dituena. ik botikari.
Aventis enpresa botikagileko zuzendaritzak aho batez arbuiatu zuen atzo eguerdian Sanofi-Synthelabo lehiakideak ordu batzuk lehenago egindako Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP). Berria - Ekonomia 2004-01-27
Bi botikagileen batuketak munduko hirugarren taldea sortuko luke. Berria - Ekonomia 2004-01-27
Sekulako irabaziak egiten dituzte urtero botikagileek. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.
Garesti, botikagileek hala nahi dutelako dira garesti markako botikok, ez berez. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.