Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
botijo iz pegar modukoa, goialdean bi zulo dituena, bata ura sartzeko eta bestea bertatik edateko.
Imajina ezazu lau kiribil lodi, pitxar sabeldu eta astundu moduko bati eusten, honen buruan pegar klasiko delako bat duela, urna esaten zaien horietarik, anfora baten eta botijo baten uztartzetik sortua iduri. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.
Botijotik edaten ari da, esan zuen Mikaelak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 144. orr.
-Zer esan nahi duzu, injinerutza utzi, eta botijoak egiten hasi behar duzula? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 17. orr.
Botijo-a baino espainolagoak garela esan zuen Azkarragak; hala gara, baina kaikua baino euskaldunagoak ere bai! Berria - Euskal Herria 2004-12-22