Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordu arte eliza bortetan saltzen balin bazuten ainitzek, eta guhaurek ere gure haurrean Eskualduna kaseta, hasi zen HERRIA okindegi eta botigetan saltzen eta ez baitezpada apezaren saltegian. Herria 2001-10-11
Gambetta karrikan, egia erran Donibaneko leku ospetsuenean, 60 metro karratuko botiga baten alokatzeko zernahi behar da pagatu! Herria 2003-05-29
Gaineko plazan, apez-etxearen ondoan, etxe ttipi batean bazen moda zaharreko botiga ttipi bat, Matiasenea erraiten zioten, ilun bezain hertsia. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 55. orr.
Bakar bakarrik langile heietarik bat daukat gogoan, herriko botiga batean aratsaldean ikusi dudana. Herria 2001-10-18
Bihotz haundikoa zen eta bazekien zerbitzu egiten, meza denboran norbaiten zakua botigako izkina batean gordetzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 57. orr.