Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
botibolea iz bote ondorengo bolea.
Lau pilotariak airez sartzen, botiboleak erreboteko zulotik, gantxoak non eta nolanahi... ikuskizun aparta, txapelketako 'benetako' partiden intentsitatea eta grina falta zitzaizkion arren. Berria - Kirola 2006-01-08
Azpimarratzekoa azken tantoetan Xalak zabalera ateratako pilotei botiboleaz erantzun izana. Berria - Kirola 2004-04-25
Partida hasi berritan bederatzigarren koadrotik botiboleaz altxa zuen Irujoren mandatua. Berria - Kirola 2004-06-25
Ruizi botibolea erabiliko duen galdetu zioten, eta behar izanez gero erabiliko duela esan zuen. Berria - Kirola 2006-05-04