Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehen botea egina duen pilota bezala da bere garaian pasatzen utzitako aukera. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 139. orr.
Azken hauk dira lehenik berotu, 9-4 eta 19-8, ordukotz bi bote, Belascainen sarea, eta airez moztu bat, Teilleryren sarea, izkin motza eta eskuin pausatu batekin. Herria 2003-01-21
Aimar airez gehiago sartzen da, Asierrek, berriz, botera jokatzen du. Berria - Kirola 2006-02-23
Asier oso ongi dago, eta indartsu jokatzen du botean. Berria - Kirola 2004-01-15
Tantoaren bukaeran Olaizolak dejada bota zuen txokora, ikusle gehienen iritziko Irujok lehen botean altxatu zuen, epaileak, baina, ez zuen ontzat eman. Berria - Kirola 2006-01-31
Azken batean errugbiko pilotaren boteak irregularra behar du, definizioz. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 11. orr.
Arazo larriak badituzu bi bote ematen utzi baloiari, hobeto joteko. Berria - Kirola 2004-01-14
Gelditu aurretik, hiru bote egin zituen zoruaren kontra, baina ez zen hautsi. Berria - Gaiak 2006-01-17
Baina ahaztuta neukan nire pilotako sugeak sekula ez duela boterik egin liburu baten gainean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 164. orr.
Gehiegizko botedun Materialak pilotarien haserrea piztu zuen. Berria - Kirola 2004-09-21
Batetik pilotakada luzea eta boteko jokoa, bestetik, berriz, errematea eta tantoa bukatzeko trebetasuna. Berria - Kirola 2004-10-16
Erdi boteko pilotak aurkitu ditugu, oso material polita da jokatzeko. Berria - Kirola 2004-10-14
Apur bat nerbioso zegoen oraindik ere Matias eta bere ondoko jesarlekuan bote txikiak ematen hasi zen, bote lasterrak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 13. orr.
Probatu ditugun guztiak bote handikoak ziren, eta guk behetik ibiltzen zirenak nahi genituen. Berria - Kirola 2006-01-26
Olaizolak eta Zearrak bote gutxiko hiru pilota hautatu zituzten. Berria - Kirola 2006-02-10
Bote biziko pilotekin ez du zalantzarik, berehala baztertzen ditu. Berria - Kirola 2006-02-10
Bote gehiegiko materialak Asegarceko bikoteari lagundu zion. Berria - Kirola 2004-09-21
Lurrean bote ederra ematen zuten Xalaren pilotek, asko ateratzen ziren, bietako bat batez ere. Berria - Kirola 2004-05-06
Pilotak bote irregularra zeukan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 11. orr.
Bote amorratuak ematen hasi zen, harik eta pilotak erabakia bere kabuz hartu eta errepidera ihes egin zuen arte. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 24. orr.
Iritzi bat asmatu nuen bote lasterrean: [...]. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 34. orr.
Etxarriko atzelariak onartu zuenez, pilota guztiek gehiegizko botea zuten. Berria - Kirola 2006-01-26
Pilotari oso arriskutsua da, bote jokoan primeran moldatzeaz gain, tantoa bukatzeko garaian artista delako. Berria - Kirola 2004-10-09
Boteak 10, erreferak esperantza. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.
Zorrotzean da garaztarra, boteak azpiz, indarrean, eta sareak kausitzen, eta azken bostak lerroan, 12 bote ere sarturik. Herria 2001-05-03
Baina hortik goiti Lafitte oroitu da besoz nagusi zela aintzinean eta bote batzu ere sartzen ahal. Herria 2001-07-12
Larrecheak hortzak erakutsi ditu hastetik, hiru bote sartuz lehen zazpi tantoetan. Herria 2003-01-21
Hauiek egin dute lehen oldarra, 10 tantoko lerroa, hiru boterekin. Herria 2003-10-02
Ibarrolaren 4 boteak eta 7 kintzeko lerro bat etziren aski horien berdintzeko. Belokik ahal zuen bezala erantzun zion, baina, azkenean, zortzigarren koadroan bote egin eta erreboteko paretan jarri zuen pilota. Herria 2001-03-08
ainitz bote (3); baino bote handiagoko (3); bat bote (3); bi bote (16); bi bote bakarrik (3); bi bote ere (3); bira bote (3); bost bote (6)
bote aramburuk (3); bote bakarrik (9); bote bat (9); bote batekin (3); bote batzu (6); bote berak eta (3); bote eginik (4); bote ematen (3); bote ere (22); bote ere sartu (7); bote ere sartuz (3); bote eta (22); bote falta (7); bote gutxiko (4); bote handiagoko (4); bote handiagoko pilotak (3); bote handiagokoak (3); bote handiko (6); bote handikoak (3); bote idiartek (3); bote irabazleak (3); bote irabazleak eta (3); bote irabaztunak (3); bote irabaztunak eta (3); bote larrecheak (4); bote lehenak (4); bote luzean (3); bote orotarat (3); bote sartu (23); bote sartu ditu (16); bote sarturik (6); bote sartuz (9); bote zenbait (5); bote zenbait ere (3)
eta bote (16); hamar bote (4); hiru bote (17); lau bote (8); lau bote ere (3); sei bote (9); zortzi bote (3)
bere botea (3); botea egin (3); botea falta (3); botea zegoen (3); eta botea (3); lurrean botea (3)
atzera boteak (3); boteak ere (9); boteak eta (4); eta boteak (7); eta boteak ere (4)
botean ere (5); botean eta (3)
kintze botetik (5)