Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behar ez diren gauzen atxikitzaile zirea ala botatzaile? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 87. orr.
Erdi Aroan heriotzera kondenatutako asko, uretara botatzen ziren, endemas emakumeak, eta botatzaileari nafar erromantzean "el que lo yto al agoa" [...] esaten omen zaio. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 271. orr.
Bakarrik kanpo daude Estatu Batuak, eta hek dira delako gasa horien botatzale haundienak. Herria 2001-08-02
Dutertreri begiratzen diot, nire karta-botatzaile eta behatzaileari. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.
Frantzian, berrogei milaren bat azti, igarle, ezkutu-ikusle eta karta-botatzaileren artean banatzen da urtero ehunka eta ehunka mila milioi liberako etekina ematen duen negozioa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 23. orr.
Arbola botatzalek ari baitituzte alabainan desmasia haundiak egiten oihan horietan. Herria 2002-09-05
Isturitzeko "Irrintzina" musika taldeak eta Aiherra eta Isturitzeko haur lore botatzaileek parte hartuko dute. Herria 2005-06-02
Daitekeen azken beltzena, bai, baina buru-botatzailea burujabe eta bere hitzaren, erabakiaren eta askatasunaren jabe dela erakusten duena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.