Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Askotan gertatzen zen, maizter hispano edo beltzak bota edo botarazi eta, ondoren, luxury apartments for sale zioten iragarkiak jartzen zituzten The New York Times egunkarian. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 189. orr.
Hiriaren erdian, hamar bizitegi, herriak erosi eta lurrerat botarazi egoitza xahar baten lekuan eginen direnak. Herria 2003-10-02
Orain den-dena botarazi beharko diogu, urdaila erabat garbi utzi arte. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.
Irentsitako ondasunak oka egingo ditu, Jainkoak botarazi egingo dizkio sabeletik. Elizen arteko biblia Jb 20,15
Izerdia botaraziko zidak emakume madarikatu honek! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.
Dirua alferrik botarazi diozu! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 241. orr.
Barre eztanda haiek, belaunak altxatu eta burua atzerantz botarazten ziotenak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 290. orr.
Hamarkada mordoxka zen mehelina botarazi zuela, etxearen alde hartara aldatu zenean, eta bi gelez bat egin zuen, handiagoa, ilunxeagoa. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.
Gero, Daniel lehoi-zulotik ateratzeko agindu eta Daniel hil nahi izan zutenak botarazi zituen zulora, eta lehoiek bat-batean irentsi zituzten erregearen aurrean. Elizen arteko biblia DnGr 3,42