Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
botanikari iz botanikan aditua.
Irudikatu ahal nituen bere xehetasunak hala nola botanikari batek landare-hosto arrunt batenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 188. orr.
Harriturik mintzatu ohi dira botanikariak Euskal Herriko landareen aniztasunaz.San Bartolome egunean egindako bileran, beraz, sei pertsona zeuden: hiru inuit (Ayako, Inukitsupaluk eta Bosum-Porsimat), Knud (espedizioko arduraduna), Wulff (botanikari suediarra) eta Koch (geologo daniarra). Berria - Gaiak 2006-04-09
Adela Rasetti, Galeottiren arreba, maiz joandakoa zen gure amarekin paseatzera, eta belar, landare eta zomorroen izenak erakusten zizkion, denak entomologoak eta botanikariak zirelako familia hartan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.