Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Botaka ibili nintzen luzaz. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 75. orr.
Lehendabiziko eguna botaka pasatzen dut eta hurrengo lau egunak urdaileko minez igarotzen ditut. Berria - Harian 2005-04-17
Urdailari eta arnasari eutsarazi baitzidan behin baino gehiagotan, botaka ez hasteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.
Okertu egin zen, botaka hasiko ote zen beldurrez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.
Hil egingo da, eta ni botaka hasiko naiz galtzen gainean eta agian baita. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 96. orr.
Ez nintzen iritsi ondoezera, kordea galtzera edo botaka aritzera, oroitzen dudanez behintzat. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.
Hala dabil, botaka eta balantzaka, mozkor baten antzera. Elizen arteko biblia Is 19,14
Beraz, sumendia botaka hastera zihoan. Berria - Harian 2005-03-24
Babalorea beste babalasto bati lore-botaka hasi da, esanez zuztarrak zapaltzen zizkiola, tipulak lehertzeraino. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 221. orr.
Harri botaka aritu nintzen ahaterik gabeko putzuan, baina zakurra makilak hartuta etortzen zitzaidan bueltan, lasai-lasai. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.
Eskualde hartako prefetak dionaz, gazte horiek aitortu ere dute lehergailu botaka arizanak zirela. Herria 2003-09-18
Txinparta-botaka. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.
Ez-ongi zegoenean, barrenak botaka hustu eta ohean sartzen zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 31. orr.
Botagurak eman zion Frantziskori bere urdaileko gaitzagatik eta egin behar izan zuen indar handiagatik gau osoan odol botaka aritu zen goiza arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 567. orr.
Berehala ezpatak biluzik eta agerian ikusi ziren, berehala odola eta izerdia botaka, zauri eta haragi geratu ziren soldaduak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.
Mijail, Trebizondako printzea, dena gorriz jantzirik, gereziak botaka; gereziak eta azahar loreak eskuka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 74. orr.
Teilatu gaineko katuei andra zahar batek ematen die jaten, arrain buruak espaloitik botaka. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 185. orr.
Berehala ezpatak biluzik eta agerian ikusi ziren, berehala odola eta izerdia botaka, zauri eta haragi geratu ziren soldaduak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.
· Hozkaka eta borrokan hasi ziren berriz ere, hondarra begietara botaka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 105. orr.
Hurrengoan, ikaskide haserreturen bat -esan dut hau lehenago ere-, "behi kiratsa daukak" botaka. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 73. orr.
Orduan beste bare-atake bat izan dut eta Eskolarentzako Zerbitzuengatiko Sari Bereziaren gainean botaka egin dut. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 105. orr.
Konbultsioa eragin zion horrek gaixoari; botaka egin zuen, eta konorterik gabe geratu. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 107. orr.
Atzeko eserlekua txerri eginda utzi nuen botaka egin eta gero. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 131. orr.
Nahiz eta hilabetez gose greban egon, ohiko furgoian eraman ninduten eta botaka egin nuen. Berria - Euskal Herria 2004-06-30
Batek baino gehiagok ia botaka egin zuen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 59. orr.
Irudi hori pentsatu orduko, jaiki beharra izan dut eta botaka egitera joan naiz konketaraino. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 40. orr.
1998an egindako ikerketaren arabera, haurdunaldian amak maiz egiten badu botaka, haurrak janari gazia izaten du gustuko. Berria - Gaiak 2004-09-18
botaka aritu (10); botaka egin (7); botaka egitera (3); botaka hasi (14); botaka hasi zen (3); botaka hasiko (3); botaka hasten (5); eta botaka (12); eta botaka hasi (4); eta botaka hasten (3); harri botaka (3)