Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bosten iz kopuru bat banatzen den bost zatietako bakoitza.

Hartu 5 zenbakia, bost zati berdinetan puskatu, bostenetan; hiru zati hartu horietatik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.

30 aerosorgailu jarriko dituzte, eta, horien bidez, eraikinean kontsumituko den energiaren bostena ekoitzi nahi dute.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Hemen ogi zatia gehienetan heren bat da, inoiz ogi erdia ere bai -eta ez Auschwitzen bezala, normalean laurdena eta inoiz bostena baitzen-.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.

Izkinetako kolomak besteak baino lodiagoak egin behar dira, diametroaren bosten bat lodiagoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.

Ia bosten bat karterako inbertsioak dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.

Frantzian, probintzien arteko aduana-batasunak lurralde osoaren hiru bosten hartu zituen, eta ez zen 1664 arte egin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Merkantzien prezioa bosten bat besterik ez zen igotzen; txanponaren aldaketa erreala bosten batena zen bakarrik; bistan dira beste ondorioak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.

Bi herenek salatzen dute prezioen igoera, eta bosten batek uste du Txekiak burujabetza galduko duela.  Berria - Mundua   2004-04-27

Frantsesez, hizkuntza horren lau bostenak indoeuroparrak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 213. orr.

Munduko stockaren hiru bosten baino gehiago hiru ardatz horien arteko inbertsio gurutzatuei dagokie.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 74. orr.

Nahasketaren proportzioetan asmatzea da sekretu bakarra [...] laurdena honetatik, bostenaren erdia beste hartatik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 17. orr.

103 kidek bere aurka bozkatu zuten eta kargutik kentzeko hiru bosteneko gehiengoa behar da, hots; 109 kidek eskatzea.  Berria - Mundua   2004-06-27

Aldea lau bostenekoa litzateke.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.

Erretinara iristen den argiaren bostena baino ez da makilek xurgatzen dutena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiru bosten (3); lau bosten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus