Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bostehun (orobat bortzehun g.er.) 1 zenbtz bost bider ehun, 500.

Bostehun lagun inguru bildu ziren ostiral gauean Palladiumera, Creaming My Jeans taldearen kontzertura.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 31. orr.

Gero bostehun anaiek baino gehiagok ikusi zuten batera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 181. orr.

Bake prozesua berandu baino lehen abiatu dadila eskatu dute mila eta bostehun herritar inguruk.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Uharte bakoitzak mila eta bostehun errefuxiaturentzat lekua du.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 52. orr.

Presa-presaka bostehun txartel enkargatu nituen nire izen mailegatuarekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 111. orr.

Bi minutuan osatzen zituen bostehun zatiko puzzleak umetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

Bostehun folioko zorro marroia zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 225. orr.

Bost mila oinezko ziren gutxienez eta bostehun zaldizko.  Elizen arteko biblia   2 M 12,10

Trukean hamar mila libera (mila eta bostehun euro, gutxi gorabehera) liburuko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

-Hemen dituzu bostehun dolarrak, "gigolo".  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 117. orr.

Logelara joan eta bostehun liberak eman zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 366. orr.

Garesti dago Londres zeharo, ia bostehun pezetan (hiru eurotan) metroko billete soila.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 47. orr.

Zin egiten diat mila eta bostehun errubloan erosi nuela, eta berrehun errubloan utziko diat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 123. orr.

Seiehun tonelada inguru brontze eta hiru mila eta bostehun tonelada burdina eman zuten.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,7

Ziotenez, Txitxikovek bostehun mila baino gehiago bildu zituen, lankidea baino erneagoa zen eta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 344. orr.

Mila eta bostehun verstako bidea gelditzen zitzaion oraindik Irkutskeraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.

Orduko bostehun eta hogeita hamar kilometroko lastertasunean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Mila eta bostehundik gora lagun bildu ziren Barañainen atzo Karmele Solagurenen heriotza salatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Bostehundik gora afiliaturen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

2 (hitz elkartuen lehen osagai gisa, bigarrena beste zenbaki bat delarik)

Txinpart sorta handiak ihesi zihoazen guztiz sutan zeuden etxe haietatik, eta, kearen kiribilen artetik, zeruan gora egiten zuten bostehun-seiehun oineko garaiera bateraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 407. orr.

Jauregitik laurehun-bostehun bat urratserat zeudenak, Urbiaingo senar-emazte bikote batzuen -hiru familia orotarat- ardurapean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 30. orr.

3 (dagokion izena ezabaturik)

Gurean badira gizaki argiak [...] zeinak ez baitira berdin mintzatzen hirurehun arima dituen lurjabearekin eta bostehun dituenarenekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.

Eta gero jakin diagu han hil zituzten mila eta bostehunak, nire familiakoak tartean, probaketa batean hil zituztela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

Pepponek bostehun gehiago eskaini dizkionez gero, Pepponeren proposamena onartu du.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 154. orr.

Har itzak heure bostehunak eta emaidak ura!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 192. orr.

Beren gogoz hildakoen jendetza hori nerabilen gogoan: zortzi mila eta bostehundik gora urte batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

Arropa dendak gutxienez berrogeita hamar egongo dira eta tabernak, berriz, auskalo, bostehun edo.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 138. orr.

Bostehun inguru ziren lokatzaren azpian gelditu ziren etxebizitzak.  Berria - Mundua   2006-02-18

4 (izen gisa edo)

Ez dut erantzungo, harik eta bostehun kontatu arte.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 75. orr.

Baldin eta bostehunera iristerako deitu ez badit, orduan nik deituko diot.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 83. orr.

Agian, bostehunera arte kontatzen hasiko banintz, bosnaka, telefonoak jo egingo luke azkenerako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 75. orr.

Ez daki jackak zer diren, ezta bostehunean jokatzen ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 156. orr.

Bostehun arte zenbatu, komuneko tapa itxi eta bertan jarri zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.

5 bostehun bat

Finala atzo izan zen, Doneztebeko Bordatxo dantzalekuan, bostehun bat lagun entzule zirela.  Berria - Kultura   2004-11-28

Sestaoko Navaleko bostehun bat langilek lan zama eske Bilbon egindako manifestazioan parte hartu zuen Asporosak atzo goizean.  Berria - Ekonomia   2004-06-11

bostehun bat manifestatzaile ibili dira karriketan holakoen eta sobietar denborako errepresioen kontra manifestatuz.  Herria   2005-11-03

Garbi dago laster ia dena Interneten bidez salduko dugula, eta bostehun bat kopia bildumazaleentzat edo aterako ditugula.  Berria - Kultura   2006-03-25

Bostehun bat metrora zegoela, "ziaboga harrigarria" egin zuen eta ziztu bizian desagertu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 46. orr.

Hondartzak bostehun bat metroko luzera doia zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.

Wallersteinek proposatu zuen mundu-ekonomia kapitalistaren ikusmoldeak, aldiz, europar mundu-ekonomiaren ezaugarri bereziak definitzen ditu; bostehun bat urtean, mundu mailako ekonomia bihurtu den horrenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 45. orr.

Mila lantza abiatu ziren gauean; eta beste bostehun bat gelditzen ziren oraindik erregea eskoltatzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Berorren gorentasunak dakienez, bostehun bat dira hiri honetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 421. orr.

4 bostehunen bat bostehun bat.

Salvenachek bostehunen bat lagun edo zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 84. orr.

Iruñeko Udal Plazan bildurik bostehunen bat lagunek kalejira egin zuten Sarasate Pasealekuraino.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Bostehunen bat orritan sartzen da [...] autoritatezko argumentuz ("Halakok dioenez") mozorrotutako umekeria pedantez mamitua dago tesi guztiak bezalaxe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Herria, bostehunen bat arimakoa garai hartan, Castelvecchioko mendietan dago, Pistoiako probintzia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.

Bostehunen bat aldiz goiz batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.

Bostehunen bat metrotan konpondu zuten harresia Zabortegiko ateraino.  Elizen arteko biblia   Ne 3,13

Eztabaida horretan bostehunen bat mila hil dituzte, eta gaia ez da oraindik argitu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus