Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musika elektronikoak, hip hopak, bossanovak, hard-rockak, boleroak eta corridoak lekua izan dute Babasonicosen diskoetan. Berria - Kultura 2006-03-16
Gutako batzuk hogei bat urte daramagu musikan, rock taldeetan jotzen batez ere, baina denborarekin beste estilo batzuek indar handiagoa hartu dute, eta diskoa horren erakusle da, swinga eta jazzaz gain, bossanova edota manboa ere jotzen dugulako. Berria - Kultura 2004-01-27
Bossanovak eragindako musikari europar horiek musika europarra egiten dute, ez brasildarra. Berria - Kultura 2004-05-07
Soilik lanparatxo bat utzi zuen piztuta argi gorrizta batez eta orain entzuten ari ginen musika bossa-nova kantekin osaturiko sorta bat zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 27. orr.
Cha-cha-cha-tik hasi eta bossa novara iristeraino hamaika musika sorkuntza entzun ahal izango dira. Berria - Kultura 2004-05-13
21: 30ean hasita, jazz eta bossa nova doinuz beteko du Plaza Barria. Berria - Kultura 2004-07-17