Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

boskote (orobat bostekote g.er.) 1 iz bost lagunek osaturiko taldea.

Ezin zuten ahaztu bost ahizpak hiru zirela orain eta aurrerantzean inoiz ez zutela berriz boskotea osatuko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 125. orr.

Urte bi daramatzate neskak aita biekin bizitzen, eta asteburuetan Albertoren semeak osatzen du boskotea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Bidorretak Uriz eta Salgado jarri zituen batera, aspaldiko partez bi euskal herritar batera ACBko hasierako boskote batean.  Berria - Kirola   2004-11-21

Lagun Aro Bilbo Basket: Javier Salgado, Pedja Savovic (18), Cesar Sanmartin (4), Richard Scott (17), Frederic Weiss hasierako boskotea.  Berria - Kirola   2004-12-05

Boskote horrek 200 metroko aldea lortu zuen, nahikoa gainetik helmugara zeuden bi kilometroak egiteko.  Berria - Kirola   2006-04-19

2 bost musikarik edo kantarik osaturiko taldea.

Genero horretan, ohi den legez, ez dago korurik, eta bakarlarien artean zabaltzen da kantaldia: errezitatibo, aria, cavatina, duo, trio, laukote, boskote eta azken eszenetan seikote.  Berria - Kultura   2004-01-31

Bi Robles Aranguiz anaiek, Patrick Calvet, Marc lartigau eta Mario Gachis-ik osatu boskotearen bozak musika ausartak laguntzen ditu, 13 kantu desberdinetan, horietan lau euskaraz aurkitzen ditugularik.  Herria   2001-08-02

Boskotea bi biola jotzailek, bi biolin jotzailek eta biolontxelo jotzaile batek osatzen dute.  Berria - Kultura   2004-09-15

Franz Schuberten bi obra interpretatuko ditu Euskadiko Orkestrako boskote batek bihar Donostian.  Berria - Kultura   2006-02-17

Iberbrass metal boskoteak Gasteizen joko du gaur.  Berria - Kultura   2004-02-10

Hasi ziren The Travelin' Brothers, Bilbo aldeko boskote berri bat, rock taldeetan ibilitako musikariek osatua.  Berria - Kultura   2004-01-25

Da Ruak, behin batez Jakob Van Eyck Utrecht hiriko zaindari eta udal musikariak, beste laurekin boskotea osatuz, Espainiako erregearen ordezkarien aurrean, pabana, Paduan asmatutako musika, erregeentzako musika, hain zuzen, jotzen entzun zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.

Teresa Zabalzaren boskotea disko berria grabatzen ari da.  Berria - Kultura   2004-09-16

3 boskote batentzat onduriko musika.

Johannes Brahmsen Piano eta hari tresnentzako boskotea eskainiko du.  Berria - Kultura   2004-06-04

Dagoeneko hiru partitura prest daude: klabeko kontzertua, Gnosis haizezko boskotea eta Hojas de Album izeneko harizko talderako obra.  Berria - Kultura   2004-01-22

Musika jartzen du: Mozarten klarinete boskotea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boskotea izan (3); hasierako boskotea (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus