Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iluntzeko ordu horietan halaxe gertatzen baita beti soldadu, kotxezain eta langile asko dagoen hiri guztietan, batez ere dama-itxurako izaki horietako asko badago, bidegurutzeetan zain saguzarren antzera, galtzerdirik gabe, sorbalda-oihal gorria eta bortzegiak soinean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 194. orr.
Bortzegi-puntarekin hautsa kendu, makurtu, eta Amaia hitza irakurri zuen bertan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.
Hala, buruz gora zegoela, beraren gainera indarka jauzi eginez, bortzegi boten azpiko kranpoien hogeita lau iltze zorrotzak haren bular eta saihets aldean tinkatu zizkion Santxok, irrintzi beldurgarriak boteaz eta biraoka. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.
René zuberotarra, Etchetorenean arrakasta gutxiko kanillarekiko zahagia asmatu eta gero fortuna hobeagoko "Pataugas" bortzegiak eta "Iowa" mokasinak sortuko zituena. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 145. orr.