Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bortxazko (ETCn 716 agerraldi; orobat bortxuzko g.er.) 1 izlag bortxaren bidezkoa.

Bortxazko ezkontzek badute beti halako kirets gostu bat.  Herria   2003-05-22

Ura hurbil bada, bortxazko lanak antolatzen dituzte karreatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.

Komando horrek fama txarra zuen, hala-holako aterbea, gabezia, bortxazko lana, lerro-lerroka, lana bakarrik konda zen lekua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 48. orr.

1990ean etengabeak izan ziren euskal presoen aurkako bortxazko erasoak, mehatxuak, bisita ukapenak, isolamendua, umiliazioak...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Hirurek beren bortxazko haurrak basoan hiltzen utzi zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 113. orr.

Iparraldeko herriak, beraz, bortxapean daude, libre edo barbaro ez badira: ia hegoaldeko herri guztiak daude, nolabait, bortxazko egoeran, esklabo ez badira.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

Hirian aldian-aldian gertatzen diren bortxazko heriotzetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Esku bat bortxazko zereginetan, bertzea amodiozkotan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 307. orr.

Zain egon nintzen, zutik, hango zarata geroz eta handiagoa entzuten, aldian-aldian bortxazko intentsitate bat hartzen baitzuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.

Ezin dugu onartu bortxazko edo neurriz kanpoko jarrerarik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

2 (izenondo edo predikatu gisa)

Botere bortxazkoa beharrezkoa da segurtasunerako.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 109. orr.

Baina irri hura ez zen berezkoa eta naturala, bortxazkoa baizik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 83. orr.

Zeren tiraka eta bultzaka ari baitziren orga luze batetik, zeina harriz beterik baitzegoen, astoak balira bezala, hauek aitzinetik, haiek gibeletik, lan gaixto bortxazkoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Mutil nerabe ederrak, modu grotesko edo bortxazkoan hilko dituztenak, hilko dutenak, bortxatuko dituztenak edo dutenak.  Berria - Kultura   2006-04-18

Ez da neholako ekintzarik, bortxa hutsez eginik, morala denik; izatekotz ere, ekintza hori deitzen da bortxazkoa; bortxazkoa den bezala, norbaitek beste bati, bortxaz eta batere haren onespenik gabe, eginarazten dion ekintza. Nekatzen nauzue, hasperenkatu zuen komisarioak, nik ekintzak, indizeak, aitorpenak behar ditut, bortxazkoak izanagatik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 89. orr.

Basa eta bortxazkoa izan da 1833tik 1839rako gerla hau.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.

Partitu behar nukeen menturaz, eta behartuko nauzu partitze bortxazko eta haatik premiazko horretara, baldin esetsaldi laidogarriok behingoz uzten ez badituzu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 234. orr.

Multzo osoak hartu zuen, niretzat, esanahi indartsu, baita bortxazko bat ere, baina aratza.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bortxazko adierazpide guztiak (3); bortxazko bat (3); eta bortxazko (5

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus