Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hain zuzen, Estatuaren bortxatze plan horrexen aurka [...] egiten du berak bere kontraproposapena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 124. orr.
Kasik eguneroko hilketa, bahitze, bortxatze eta bertze egitate latzgarria. Herria 2005-12-29
Haiengandik jakin genuen erromazaleen desmasien berri: etxeetan indarrez sartze, ebaste, su emate, ukaldika erabiltze, emakume bortxatze, aihotzez kolpatze... nork bere istorio ikaragarria zekarren, nork bere izua, nork bere mina, baita nork bere gaitzespena ere, gure aldera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.
Ohointza, bortxatze, hiltze, ezkontza. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 8. orr.
Baina hunek bere joa bortxatzearekin bere saila ereman du harasko, 15 tanto eginez lerroan, besteak bat egiteko denboran. Herria 2002-12-26