Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde batek gogor gaitzetsi zuen gertaturikoa: Genevan eskubideen bortxatzaileak biktimen kritikatik defendatu zituztela esan zuen. Berria - Mundua 2004-05-09
Gizartea, ordea, asko ugaldu da, eta ugaritasun horrek armadetan ostentzeko baino giza abere bortxatzaile, hiltzaile, torturatzaile... gehiago ematen du. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 150. orr.
Onanismo bortxatzaile eznatural baten tankera duela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 14. orr.
Lapurrak baino gehiago bortxatzaileak, hala deitu zien Lucyk; bortxatzaile eta zerga-biltzaile arteko zerbait, eskualdean batera eta bestera, emakumeei erasotzen, plazer bortitzez asetzen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 256. orr.
Bortxatzaileak, salatariak, eta giza-bakasta modu guztiak izan ohi dira kartzeleroen konfiantza dutenak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 141. orr.
Grenetek biktimari leporatzen dio erasoa eragitea, eta, bide batez, bortxatzailearen erantzukizuna arindu nahi du. Berria - Harian 2005-08-11
Neskatila beltzen bortxatzailea eta bere emaztearen jipoitzailea. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 108. orr.
Amadou Diallok, edozein kasutan, Polizia bila zebilen bortxatzaile baten antz handia zuela berretsi zuen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.
Printze batek, beti ere egoera horretan dagoelarik -hots, edo bortxatzaile- edo bortxatu-egoeran-, ez dauka kexu izaterik bortxaz eginarazi zaion itun bat dela eta. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 174. orr.
Putaseme galant askoak ere ezagutzen ditugu geurean, piratak, kriminalak eta haur bortxatzaileak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 57. orr.