Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bortxakeria (ETCn 1.039 agerraldi) 1 iz indarkeria.

Manifestazio baketsuek eraginkortasun eskasa dute, baldin eta defendatzen dituzunen adiskideek bortxakeria erabiltzen jarraitzen badute.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 108. orr.

2002ko Venezuelan eskuineko indar politiko, militar, eta enpresarialak aginteaz jabetzen saiatu ziren, bortxakeria erabiliz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 39. orr.

Bazekien zer egin behar genuen, baina ezin zuen ezer egin gure bortxakeria geldiarazteko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 72. orr.

Erregimen Zaharraren aurka dagoelako, haren despotismo, bortxakeria eta hilketak ezin dituelako ikusi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 29. orr.

Alde guztietan, lapurreta, bortxakeria, hilketa, gure senide eta ongileekiko esker txarra, [...] delitu nabarmenak dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Zigor batek, baten edo askoren artean hiritar jakin bati egindako bortxakeria izan ez dadin, publikoa izan behar du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Jauna, jo beza Babilonia berak niri eginiko bortxakeriak, jaus bedi babiloniarren gain isuri duten nire odola!  Elizen arteko biblia   Jr 51,34-35

Bortxakeriak bortxakeria gehiago dakarrela adierazi zuen.  Berria - Mundua   2004-10-15

Bortxakeriak zuhurra ere ergel du bihurtzen, eta eskupekoak bihotza usteltzen.  Elizen arteko biblia   Koh 7,7

Urtebete-edo dela, bortxakeriak menderaturiko herrietan barna nenbilelarik, Amerikaren arima eta bihotza ezagutu nituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 168. orr.

Euskal presoek egunero jasaten duten jazarpena ez bide da horientzat bortxakeria.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 314. orr.

Idazleek, bortxakeriak eragindako ondorioei baino, gehiago erreparatzen zioten bortxakeriaren jatorriari, kausei alegia.  Berria - Kultura   2004-10-19

Monopolioari bortxakeriaren bitartez eustea egotzi dio Jaurlaritzak Sintrabiri.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

Mendebaleko gizarte industrializatuak bere egituretan, agerian zein ezkutuan, duen bortxakeria salatuz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 11. orr.

Bortxakeriarik eta gatazka armaturik ez izatea, jendea mehatxatua ez izatea jauzi kualitatibo bat da euskal herritarrek euren etorkizuna erabaki dezaten.  Berria - Harian   2006-03-26

Haurra bularraren kontra hartu duenean, ama ez da Basajaunen bahiketa-gaueko bortxakeriaz oroitu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Euskadiko elkarbizitzaren normalizazioa errazteko, beharrezkoa da bortxakeriaren erabilpena baztertzen dutenentzat bergizarteratze neurriak sakontzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 133. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bortxakeria zuzena erabili zuten bakarrak jagole armatuak eta guardia zibilak izan ziren.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 73. orr.

Salaketa edo propaganda bilatzea baino gehiago, bortxakeria politikoaren inguruko «eztabaida beharrezkoa demokratizatzea» izan da museoaren helburua.  Berria - Kultura   2004-05-06

Zigor Kodea ez da nahiko, bortxakeria matxistari ez baitzaio soilik aurre egiten neurri judizial eraginkorrekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Poliki-poliki, presio eta zemaiz, intrigaz eta propaganda monastikoz, diplomaziaz nahiz bortxakeria gordinez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Bortxakeria irrazionalak inposaturiko egiturak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.

-Izugarrizko bortxakeria leporatzen didak: adiskide bat hiltzea...     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 487. orr.

Azkenaldian preso dituzten gure senideen aurkako bortxakeria nabarmen gogortu da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Ez dago «jazarpenezko bortxakeriarik» gure aurka.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gogoko dinat biziki heure harrotasunean min har dezanan, gogoko dinat biziki defendatzeko eskubiderik gabe egon hadin, bortxakeria molde hau gogoko dinat biziki!  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 109. orr.

Zeren Wagnerren musikaren baitan biolentzia ere gordetzen baita, neurriz gaineko bortxakeria-mota bat, geldiezina, irrazionala, neguko loalditik esnatzear dagoen piztia bezalakoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.

Ezbeharrean hilik gertatu ziren marinelen gorpuak zauriz eta bortxakeria arrasto nabarmenez beterik zeuden.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 143. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hainbat kongresukidek esan zutenez, besteak beste, emakumezko preso irakiarrei eginiko sexu bortxakeria eta espetxean borrokarako zakurren erabileraren inguruko irudiak ikusi zituzten.  Berria - Mundua   2004-05-14

Sei irakasle eta hiru apaiz, sexu bortxakeriagatik epaituta.  Berria - Gaiak   2004-10-20

5 bortxakeriazko ekintza.

Sikhen inguruan gertatzen diren hilketak, bortxakeriak eta banku-lapurketak eguneroko kontuak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 51. orr.

Ni ere, garai batean, aberats eta zoriontsu ninduan, baina bortxakeria asko egin nian, aitari eta senideei kasu egiteagatik, indartsu eta ahaltsu nintzenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 34. orr.

Handi-mandien bortxakeriei jazartzeko Party Unity sortu da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 64. orr.

6 bortxakeriarik eza

Bortxakeriarik eza aktiboaren estrategian oinarritu diren ekintzak izan dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.

Bortxakeriarik eza aktiboaren filosofia aintzat hartzen duten kolektiboek ez dute prentsaurrekoen erretolika askorik maite.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.

Azken urteotan bortxakeriarik eza aktiboaren bidetik ekimen interesgarri franko garatu dira (Demoak, Itoizko solidarioak, Zuzen Taldea, mugimendu antimilitarista...).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.

7 bortxakeriaz adlag bortxakeria erabiliz.

Istanbulgo polizia presoekiko elkartasunez gose greban zeudenen lokaletan bortxakeriaz sartu eta hainbat lagun hil ditu.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 62. orr.

Halako batean hots hautsi eta lodiek urratu dute emakumea, harengandik jalgi eta kalea bete dute, aparteko bortxakeriaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.

8 bortxakeriazko izlag

Utz bitzate denek beren jokabide gaiztoak, bortxakeriazko beren egintzak.  Elizen arteko biblia   Jon 3,8

Iskanbila lotsagarria, pentsatu ere ezin den ikuskizun inmorala eta bortxakeriazkoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus