Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trajea gordetzeko jaki-gordailua aukeratu izateko arrazoia ondoren bakarrik ulertu ahal izan zen, toki hura, izatez, gela ia bortxaezina zela ikusi zenean. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 22. orr.
Ahaztu egin zituen onei zien gorrotoa, bere malko eta madarikazio guztiak, bere gordezuloko bakardade bortxaezinean emandako urte luzeak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 167. orr.
Onartu ez ezik aitortu ere egiten duzuen natura hau, ongi gorena, aldaezina, barneraezina, ustelezina, bortxaezina dela, hala ez balitz ezin izango baitzen ongi gorena, hobezina; natura honek ezin du kalterik jasan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.
Egin ezazue sakratu eta bortxaezin elizgizonen ondare antzinako eta beharrezkoa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 146. orr.
Zenbat eta justuagoak izan legeak, zenbat sakratuagoa eta bortxaezinagoa segurtasuna, orduan eta handiagoa soberanoak bere menpekoei gordetzen dien askatasuna. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.