Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bortuan du iragan bere biziko parterik haundiena: batean Gataanen, bertzean Zurtzain, etxeko artaldea zaintzen eta artatzen zuela. Herria 2002-07-25
Huna beraz gu, autozko bidekariak, bortuari buruz abian, Behorlegi eta Garaziko mendian gora. Herria 2005-06-09
Luze baino lehen espero zuen agindua, behin berriz bortura jotzeko eta bere dorreko talaiatik ikusten dituen mendiez harata egiteko. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 42. orr.
Maiatz hondarretan [...] bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, zintzarriak zohargi airean, hiriak eta herriak zeharkatuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 42. orr.
Azkenik eta hobekienik botaluzea kondatu daukuna Manex Iturbide Ezterenzubiarra da, 91 urte ditu, artzain joan zen bortura hameka urtetan 1923-an, hamar urtez arizana da joko hortan. Herria 2002-11-28
Hor dute ospatu duela zonbait egun kabalen borturat iragaitea. Herria 2005-06-09
Gero, azaroan, bortutik jautsiko diren ardiei eskainiko dietela belarrak hazkurri aberatsa. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 15. orr.
Indietako urrez kargaturiko zamariek bortua zeharkatzen zutela Bidaxuneri buruz... Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 239. orr.
Biarnon, papisten erreboltak bortu aldeko ibarretan hartua zuen indarrik handiena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.
Biarnon, bortu aldeko ibar guztietan -Baretos, Aspe eta Ossau- Erroma zen oraino nagusi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.
Piztiek bezala erregebidea utzi eta bortuko ardibide pikoak hartu zituzten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 46. orr.
-Bortuz haraindiko Nafarroara, nahiago baduk. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 205. orr.
Bi amikuztar izan ezik, denak bortuz haraindikoak ziren, Migelekin batean gerlan ibiliak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.
Elurrak bortuetako pasabideak hetsi zituen, Frantziako lis lorearen eskuoihalik agertzen ikusi gabe Donazaharre aldetik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.
Iratiko bortua. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 64. orr.
Bortu eskualdeko auzapezak bildu dira, Biarnoko Landa herrian; prestatzen ari den bortuari buruzko legea izan da aipamen nausia. Herria 2003-05-22
Abenduan, esnetegien okupazioekin batera, justuki Ossau-Iraty sor-markaren erreklama ikus genezakeen telebistan, Pirinioetako goiztiriko argi zirrintak urdin-zohargi, ardiak lerro-lerro bortu marretan gora, artzaina buru. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 53. orr.
Gure bortu bideetan mendi eta oihan ederrez inguraturik, kantari gabiltzalarik, bertze mundu parterik badenez ere ez gira orroitzen, gure pentze bazterretako xoriak bezala gabiltz, ingurumenarekin xoraturik bizi. Herria 2005-11-03
Biharamunean agorrilaren 14a goizeko 11 orenetan bota luzeko finalak, eguerditan bortu gasna lehiaketa, eta artzain batek erakutsiko du gasna nola egiten duen. Herria 2005-08-11
Bortu gunetako ardi eta abere hazleek bi laguntza mota eskuratzen dituzte hitzarmen bereziaren barnean. Herria 2003-08-14
Beldur da, Ossau/Irati gasnaren, mendi eta bortu ekonomiaren eta berdin beste sormarka guzien sinesgarritasunari ukaldi bat ekarriko diola erabaki horrek. Herria 2005-11-24
Zer ari ote ziren gure artzainak mendi eta bortuetan, ardiak antzutuak zirelarik eta udako egunak luze? Herria 2002-11-28
Demagun arranoak bortuetan dabiltzala. Hala Bilbotik -ez itsasaldetik- begiratuta dago Sestao ezkerrean eta Algorta eskuinean, eta Mauletik -ez bortuetarik- begiratuta dago Altzai eskuinean eta Ligi ezkerrean. Bortuetan bainengoen, ahal nuenean errepideari zuzen jarraiki gabe, maldak eta zelaiak zeharkatuta bidea laburtuz, gailur haizetsuak igaro eta Lazar mendatera iritsi nintzen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 7. orr.
Hemen konda dezagun gau batez Luzaideko bortuetan gertatua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 219. orr.
I972an, egina izan dela oroitarri bat Ardandegiko ondoan: han dago gizon baten itxura, etzanik, bi bazterretan laguntzaile batzuekin: Cize-ko bortuetan Konpostelako bidari bat hila. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 33. orr.