Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espresionismoarentzat emozioari loturik egon da luzaro adierazgarritasuna, haren bortiztasunean eta haren ezin besterenduzko izaeran. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.
Terrorismoa terrorismo izan dadin edo, nahiago bada, bortiztasun edo gogortade politikoa terrorismo izan dadin, des-estatuak egina izan behar al du derrigor? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 151. orr.
Handik aurrera, Justinaren gorputzari zeriona egin zitzaion entzungarri, musika ezti gozoa, odolaren bortiztasuna zuena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 156. orr.
Bazen berarengan bortiztasun moduren bat ere, idealismo mota ezohiko bat, gainerako guztiok munduko tentazioen aurrean hain ahul egiten gintuzten hanpuruskeriei eta desirei uko eginarazten ziona. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.
Horratx amodioaren zoraldi betea, zeinaren bortiztasunak bere burua baitu galtzen eta gogoa eramaten etsi gaitzeko eginbidetara. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 74. orr.
Noiznahi gertatzen da baleak ur-lasterretik gertuegi iritsi, eta uraren bortiztasunak menderatzea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.
Andrésen indarra, Andrésen bortiztasun erakargarria, Andrésekin galdutako pasioa. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 147. orr.
Sentsibilitate handi gaitz haren bizi-bortiztasuna versus merkatari arima-tratante baten mainak eta jukutriak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 216. orr.