Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soldadu bat tente zegoen, borta aitzinean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 275. orr.
Hiriko bortaren gainean, Felipe II.aren denboretako orla eder higatuak hiriaren armak inguratuko zituen noizbait. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.
Donostia utzi behar nuelarik, azken behako bat egin nion penintsulari, harean zoragarri zuri bilakatzen zen itsasoari, Urgull mendiari, eta hiriaren bortetan erre zituzten hiru komentuei. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.
Harresiaren eta egoitzako bortaren artean, ikus zitekeen baratzea, amultsuki artatua. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 34. orr.
Borta idekitzen da berriz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 118. orr.
-Ez nizun borta zabaldu behar. Txillardegi «Putzu», 1999 - 326. orr.
-Ez borta hets -erran zion, bakarrik-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 118. orr.
Borta erdi zabalik zen, aski zuen sartzea eta nabala zorrotza papoan tanpez sakatzea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.
Borta guziak bortxatzen zituen, prefeturakoak, apezpikutegikoak, polizategikoak, auzitegikoak, herriko-etxekoak, bere mezuaren entzunarazteko eta behar zituen bultzaden ardiesteko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 57. orr.
Zeruraino doan borta, zeruko atea. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.
Eskailera batera ematen duen kotxeen borta handi honetarik sartu nintzen atzo. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 192. orr.
Sartzeko, borta lodi bat, burdinez azkartua. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.
Gontz erraldoiekiko borta astun eta beilegiaren atzealdean desagertu baino lehen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 265. orr.
Une oroz zaindua zen etxe gibeleko borta apaletik sartu zen. Borta alimale hau, erreposki erreposki zabaltzen da eta erramu benedikatuak eskuetan sartzen da proosionea. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 54. orr.
Gaitzeko borta. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.
Borta leihoak hiru koloretako xingolaz apainduak zituzten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 220. orr.
Kaila kantuz ogipetik uztail agorriletan maiteaganik etxerakoan aurten entzun dut bostetan amodioak ninderabilela haren borta leihoetan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 158. orr.
· Ordu arte eliza bortetan saltzen balin bazuten ainitzek, eta guhaurek ere gure haurrean Eskualduna kaseta, hasi zen HERRIA okindegi eta botigetan saltzen eta ez baitezpada apezaren saltegian. Herria 2001-10-11
Zakila ausartak uzkiko borta jotzen zionean, berea sumendia bailitzan jario uher eta irakinetan lehertzen miresten zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.
Ez dut nehori borta hetsi nahi. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 85. orr.
Idekizkitzu gure arimako begier akabantzarik ez dien denboraren bortak, nun gure arima eternalak gozatuko baitu sekulako urostasun bat, edo esperimentatuko betiko tormentu bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 194. orr.
borta aitzinean (6); borta zabalik (4); eliza bortan (3); eliza bortetan (3); eta borta (6)