Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bort izond ezkontzatik at sortua. ik sasiko.
Gazte harenganako gorrotoak, bastart harenganako gorrotoak, nire aita odolezko, erregezkoaren seme bort harenganako gorrotoak arrazoiaren tokia usurpatzen zidan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 70. orr.
-Marotoren seme borta duk hau! -esan dit eskuineko besoa galdu berria zuen aldameneko bolondres suminduak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 256. orr.
2 irud/hed
Zuzenik gabea iruditzen zitzaidan "hamabi orduko" ipuin bort harekin egiten zuen konparazioa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 146. orr.
"Balduin-en kronika"n apezpikuari aurre egiten dion zapatari heretikoa ere borta da, sasikoa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 151. orr.