Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

borrokazale (ETCn 84 agerraldi) izond borrokaren zalea dena.

Jakin ezazu, Don Kijote Mantxako dela nire izena, zaldun ibiltari eta borrokazalea, eta pare-gabeko ederra den Dulzinea Tobosokoaren menpeko gatibua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.

Hortik jaio omen ziren zentauroak, jende borrokazale eta urduria, izaera erdi gizon erdi zaldizkoa dutena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 44. orr.

Fronte Polisarioak axolagabetzat eta borrokazaletzat jo zuen Marokoko erregearen jarrera, Mendebaldeko Sahararako bidaia zela eta.  Berria - Mundua   2006-03-22

Aukeran ukitu akrata borrokazaleagoa zuen jendea, gazteagoak...     «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.

Nola uztartzen dituzu musikaren sentsibilitatea eta SSen izpiritu borrokazalea?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 245. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus