Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
borrokatoki (orobat borroka toki) iz borrokatokia.
Borrokatokitik ihes egiten zuen jendeak adierazi zigun batailoia non zegoen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 95. orr.
Gipuzkoan, Pasai Antxon, Errenterian, Oiartzunen eta Astigarraga inguruetan omen dira [zakurren] borrokatokiak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 89. orr.
Gerran zaude berarekin, eta, beste edozein borroka-tokitan bezala, taktikaren jokoa dabil zuen arteko giroan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 58. orr.
Borroka-tokiak I Gerratean; bata Polonian, Frantzian bestea. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 55. orr.