Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Luze gabe, denak denen aurkako borrokaleku bihurtu zen taberna kezulo hura. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.
Txapeldun federalak oholtza gainean zerraldo eroritako erraldoiari errukiz begiratzen dion bitartean, jendetzak sekulako oihua altxarazi duen: gizon bat igo da borrokalekura. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.
Deitu zieten herriko umeei eta agureei, gizon eta emakumeei etortzeko eta berehala antolatu zuten borrokalekua hondartzan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 87. orr.
Borrokarik gogorrenak ez omen zituen borrokaleku gainean egiten. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 24. orr.
Propaganda-tresna, munduko botere politikoen borrokalekuan arma berri gisa komunismoak martxan jarri zuena, bere erabiltzaile berriek ez zuten ex nihilo sortu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.
Borrokalekura jaitsi ginen indarrak neurtzera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.
Aukera izan zuen horretarako, bai 1848ko iraultzan, bai Parisko komunan, 1871n, Parisen egon baitzen bietan, baina borroka lekuetatik urrun. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.
Etengabeko lehia batean gaude eta sindikalismoak borrokaleku inportantea du lan zentroetan enpresariei boterea borrokatzeko. Berria - Ekonomia 2004-05-16