Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
borrokagune (ETCn 36 agerraldi; orobat burruka-gune ETCn 132 agerraldi) iz borrokaren gunea.
Bat-batean, Ukraina Mendebaldearen abangoardia dela esaten hasi dira, kontuan hartu gabe katolizismoaren eta ortodoxiaren borrokagune izan dela herrialdea. Berria - Mundua 2004-12-26
Borrokagune bat baino gehiago dugu: esku-hartze instituzionala eta nazioartekotzea. Berria - Mundua 2004-04-13
Quetta hiria 90eko hamarkadatik komunitate erlijiosoen arteko borroka gune odoltsua izan da. Berria - Mundua 2004-03-03
Oraintxe bertan arrapaladan abiatu behar badugu, ezin dezakegu eraman zama handiegirik, borroka-gunera iristeko behar besteko janaria eta ura, besterik ez. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 84. orr.