Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Borreroak buruko kapusaia jarri zion, zuria, tranpal gainean klarionez marraztutako zirkulu barrura eraman zuen, orkatilak lotu zizkion uhal batez, urka-bilurra lepoari egokitu zion, eta gelaren beste aldera joan zen urkamendiko oholtzaren gainean zapata dotoreekin tiki-taka, tiki-taka denboraren ihesa markatuz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 169. orr.
Borreroak urkagaiaren eta urkatuaren begi-ninietan irakurtzen daki. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 64. orr.
Jauzi hura azkenekoa izango zela konprenituz, begiak itxi nituen, nola itxiko nituzkeen borreroaren kolpea ez ikusteagatik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 35. orr.
Borreroari agindu zion merkatari kristaua askatzeko eta soka bilurra errudunari ezartzeko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 66. orr.
Borreroak lepoa moztu zionean, irribarrez zegoen asasinoa, hitz emandako paradisura heltzeko lehiaz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.
Borreroak, exekuzioaren ondoren, ispilu txiki bat paratzen die ahoan gorpuei hilik dauden ziurtatzeko. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 66. orr.
Bere lana bete zezala agindu zion hurrena borreroari buru-mugimendu pausatu batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.
Funtzionario mezularia, borreroari hil-aginduak ekartzen zizkiona. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 71. orr.
Patioan, urkabe berria zuen borreroak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 285. orr.
Borreroak ezagutu zuen kondenatu dohakabe bat beti belauniko bizi eta urkamendian zutik hil zena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 79. orr.
Denbora laburrean, matxinadak huts egin baitzuen, altxatuak oro atxilotu zituzten, eta ondorioz kondenatu heriotza zigorrera, borrero handi eta lodi batek, Aizkorakara ezizenez ezagunagoa, burua moztera, burua gorputzetik kentzera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.
Borreroak legez debekatua du kondenatuenganako errukirik sentitzea. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 77. orr.
Denek begi arranpaloekin ikusi zuten borreroaren ezpatak nola bereizten zituen jakintsuaren gorputz-buruak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 35. orr.
Eta agintariak borreroa bidaltzen duen bezala oker jokatu duena zigortzera, Jaunak ere bere borreroak, hau da, eginkizun horretarako bere zerbitzari dituen deabruak, bidaltzen ditu maite dituenak zentzatzera eta zigortzera. Elizen arteko biblia Heb 3,2
Anaia batek galdetu zion zer izango lukeen nahiago, berea bezalako gaixotasun luzea jasatea ala borreroaren eskuetan martiritza gogorra sufritzea Martin Abaurre, etxeko lanetarako hartutako aetz arrantzaria, prest agertu zen borrero aritzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.
Sokaren eskola baizik ez dik behar borrero izatekoak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 110. orr.
Deabruak gure Jaunaren borreroak dira. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 348. orr.
Lehen bezain kopetilun, borrero sartzea proposatu zion espetxezainak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 47. orr.
Munduaren parte handi samar honek borreroz eta biktimaz betetako urkabe handi bat emango du, epailez, lekaioz eta ikuslez inguratua. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Borreroaren mende dagoen kondenatua sentitu nintzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.
Neska geldi geratu da, erruki eske, han dago, larri, babesgabe, bere borreroen asmo sadikoen menpe. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 49. orr.
Gerra bat irabazten duenak erabakitzen duela nor den biktima eta nor borrero. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 11. orr.
Ardanza lehendakariak ere bere iritzia eman zuen: "HBkoak ez dira biktimak, herri honen borreroak baizik". Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 123. orr.
Eta Estatua borrero bilakatzen da. Berria - Kultura 2006-03-15
1813an hiria askatzeko ardura zutenak, ingeles eta portuges gudarosteak, hain zuzen, askatzaile izan ordez, hiriaren borrero izan zirela. Askoren artean «Rataplan» - 55. orr.
Nik badut konfiantza Jaunagan, etsai ikusezinek, mundu honetan eta gerokoan zigorra emateko Jaunaren borrero diren deabruek, mendekua hartuko dutela Jainkoaren aginduak hausten dituztenen bizkar. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 617. orr.
Hauen guztien handitzaile da miseriaren borrerorik ankerrena: etorkizunaren zalantza. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.
Mahai astunaren hankari lotuta egoteak ematen zion amorruak eragiten zizkion aieru-itsuskeriek ez zuten besterik lortzen ezpada borrero tentatzailearen poza pozagotu. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.
Beldurra sartzen zait betidanik hain lotura eskua sentitu dudan eta orain inoiz izan diren borrerorik ankerrenen eskuetan dauden pertsona horiek gogoratu hutsarekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 81. orr.
Werder Bremen lider da 9 puntuko aldeaz: Bayern Munichen borrero berriak eskura du aurtengo titulua. Berria - Kirola 2004-04-01
Europako aukera sumatu orduko Osasuna gurutzatu izan ohi da Sevillaren bidean azken denboraldietan, eta nafarrak borrero partikularrak bilakatu aurretik, bolada aldatu nahiko dute Caparrosen mutilek gaur. Berria - Kirola 2004-05-23
Borrero nagusiaren etxera. Berria - Kirola 2004-10-03
Borreroaren Borrero Guardakoa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 64. orr.
Hauen guztien handitzaile da miseriaren borrerorik ankerrena: etorkizunaren zalantza. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.
Rodolfo iraganean ainguraturiko borrero krudel bat baino ez zen izan handik aurrera gau osoan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 96. orr.
Borreroak derrigorrezkoa ikusten du Borrero Eskola bat sortzea, ogibidearen etorkizuna bermatuko bada. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 73. orr.
-Zuek zeuen borrero lana besterik ezin duzue egin. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 76. orr.
Borrero-lanarekin amets egiteari utzi zion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 48. orr.
Bera soldadu bat zen, ez borrero-morroi bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.
Etxerat elkarteko kideak borrero ahotsa garela diotenekiko, guk esaten dugu mendekuan eta gorrotoan oinarritutako politikei ez diegula minutu bat eskainiko. Berria - Euskal Herria 2004-11-26
borrero bat (6); borrero baten (6); borrero bihurtu (6); borrero izan (5); du borrero (3); epaile eta borrero (3); eta borrero (9); zuen borrero (3)
borreroa ere (3); borreroa izan zen (3); eta borreroa (5)
bere borreroak (3); borreroak bere (5); borreroak dira (4); borreroak ez (23); borreroak ez du (17); borreroak ez zuen (3); du borreroak (4); eta borreroak (15); gure jaunaren borreroak (3); jaunaren borreroak dira (3); zuen borreroak (4)
borreroaren etxean (3); borreroaren zain (4); eta borreroaren (3)
borreroari ez (3); zion borreroari (6)
bere borreroen (4); eta borreroen (6)