Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Morroiak, zutik, borra dauka eskuan, eta irri egiten dizu maltzur. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 31. orr.
Borra batez jo banindute bezalaxe hartu nuen berria: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 237. orr.
Ateetara jo zuten hauek irekitzeko asmoz, baina ez zuten lortu kanpotik burdinazko borra bat jaulki zieten arte, horrekin hautsi zituzten sarrailak eta maratilak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 222. orr.
On Camillok brontzezko kandela-makila lodi bat hartu zuen eta, borra baten modura heldurik, aterantz abiatu zen hortzak estutuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.
Zurezko borra handi bat zekarren eskuan, zoruan arrastaka, besoak oso luzeak zituelako. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.
Lasterka ekin behar izan genion, jendarmeak jadanik bere borra zuria altxatu eta auto-samalda abiatu berria gainera baitzetorkigun. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 151. orr.
Tenienteak borra elektrikoa erabili zuen eta beste guardia zibilei Galdeanori eusteko agindu zien, berak jo egiten zuen bitartean. Berria - Mundua 2006-02-08
Jipoi ederra emateaz gainera, gomazko borra uzkitik sartzen saiatu ziren. Berria - Euskal Herria 2006-01-12
Bi gazteek gozatua hartzen zuten han, barruki saltzaileek, zipriztinengatik zurrunduriko mantala soinean, ardi buruak borra kolpe batez banan-banan nola hausten zituzten begiratuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Ertzainek gomazko balekin eta borra kolpeka bertatik alde egitera behartu zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-09-28
Bi gizon gazte brau jautsi dira auto batetarik eta borra ukaldika plantatu joaieria baten berinak hautsi behar zituztela. Herria 2003-05-22
-Borra... eraso bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 90. orr.